Futbol 7ko enpresen hirugarren txapelketa San Mamesen

Futbol 7ko enpresen hirugarren txapelketa San Mamesen

Maiatzaren 30ean, larunbatean, Katedralean jokatuko den enpresen txapelketarako izen-emateak zabalik daude

Athletic Clubek abian jarri du maiatzaren 30ean, larunbatean, San Mamesen ospatuko den futbol 7ko enpresen hirugarren txapelketarako izen ematea. 

Interesa duten enpresek izena eman beharko dute gehienez 14 jokalariko taldeetan (12 jokalari + hautazko bi). Izena ematen duen talde bakoitzak hiru partida izango ditu bermatuta, eta gehienez sei, finalera iristea lortzen badu. Neurketa bakoitzaren iraupena 20 minutukoa izango da, finala izan ezik, 30 minutukoa izango baita. 

Norgehiagokak 09:00etatik 21:00etara bitartean jokatuko dira, San Mameseko berdegunean egokituko diren futbol 7-ko hiru zelaitan. 

Parte hartzaile bakoitzak ekipazio ofizial osoa jasoko du (kamiseta, galtzak eta galtzerdiak) eta baita bazkaria ere, San Mames VIP AREAn zerbitzatuko dena.

Harmailetako arnasa sentitzeko, talde bakoitzak gonbidapenak izango ditu, lagunek eta senideek txapelketa San Mameseko harmailetatik zuzenean jarraitzeko aukera izan dezaten.

Sortu orain zure taldea zure enpresakideekin eta parte hartu San Mamesen egun bakarreko txapelketa zoragarri honetan!

Adi! Plazak mugatuak dira!

INSKRIPZIOAK ETA INFO GEHIAGO