Griffin Core Solutions, emakumezkoen Athletic Cluben babesle ofizial berria

Griffin Core Solutions, emakumezkoen Athletic Cluben babesle ofizial berria

Enpresa aeroespazialaren logotipoa lehen taldeko praken atzealdean agertuko da denboraldi honen amaierara arte eta baita hurrengoan ere

Athletic Clubek enpresa laguntzaileen ekosistema sendotzen jarraitzen du; izan ere, Griffin Core Solutions emakumezkoen lehen taldearen babesle ofizial berria da. Konpaini honek, ingeniaritza eta zerbitzuetako enpresa aeroespazialak, bat egin du proiektu zuri-gorriarekin, lehoien hazkundea eta arrakastak bultzatzeko asmoz.

Aliantza honen barruko lehen urrats gisa, Griffin Core Solutions-ek lehen taldearen joko-ekipamenduan ikusgarritasuna izango du, bere logotipoa praken atzeko aldean agertuta. Akordioa indarrean egongo da aurtengo denboraldian eta 2026-2027 denboraldi osoan zehar.

Griffin Core Solutions familia zuri-gorrian sartu izanak Klubarekin harreman sendo eta iraunkorra eraikitzeko bokazio argiari erantzuten dio, emakumezkoen Athletic Clubi bere kirol eta erakunde garapenean lagunduz.

Lehoiek Griffin Core Solutionsen logoa izango dute estreinakoz igande honetan, San Mamesen, Atletico Madrilen aurka.

Eskerrik asko Griffin Core Solutions, eta ongi etorri!