Athletic Clubek 2025eko sare sozialetako edukirik onenaren saria lortu du

Athletic Clubek 2025eko sare sozialetako edukirik onenaren saria lortu du

LaLigak emandako aitorpenak Nico Williamsek pasa den uztailean 2035. urtera arte berritu ondoren Klubaren eta bere Komunikazio sailak burututako lana balioesten du

Athletic Clubek sare sozialetan 2025ean argitaratutako edukirik onenaren saria jaso du, LaLigak Lehen eta Bigarren Mailako 42 taldeen artean emandako saria, klubek ingurune digitalean duten sormena, eragina eta narrazio gaitasuna aitortzen dituena. Oraingo honetan, Nico Williamsek 2035era arte berritu zuenean Athleticek gauzatutako eduki digitalen kanpaina izan da saritua, bereziki albistea irudikatu zuen hormaren bideoa.

Errekonozimendu hori Tarragonan jaso zen, LaLigako Kluben V. Jardunaldietan, eta Athletic kirol komunikazio digitalaren esparruaren buruan kokatzen du. Bereziki azpimarratzen du Klubaren Komunikazio Sailak, edukia asmatu, ekoitzi eta zabaltzearen arduradunak, egindako lana.

Klub profesionalek eta LaLigak parte hartu duten bozketa mistoaren bidez erabaki da saria. Zehazki, azken emaitzaren %60 Lehen eta Bigarren mailako beste 41 kluben balorazioari dagokio, eta gainerako %40a LaLigako arlo digitaleko profesionalena izan da. Bi kasuetan, Athletic Clubek lortu zuen boto gehien. Talde zuri-gorriarekin batera, Getafe FC-k eta Real Oviedok osatu zuten podiuma.


Berrikuntzaren barrukoa istorioa

Nico Williamsen kontratu berritzea ez zen Klubaren meritu handiko kudeaketaren emaitza soila izan, Athleticentzat ere gertakari estrategikoa eta sinbolikoa izan zen. Une historikoa. Harrobiko jokalariak, uda partean zurrumurru ugari izan ondoren, 2035era arte luzatu zuen kontratua, hurrengo 10 urteetarako.


Klubarentzat erronka handia izan zen, albiste objektibotik harago, benetakotasun emozionala transmititzen jakitea: futbolari batek sentimendu zuri-gorria lehenestea Europako klub boteretsuenetako batzuen eskaintzen gainetik. Edo, bestela esanda, erronka zen kontakizunean – bideoan sartzen den katuaren kasuan bezala – elementu erreal guztiak barneratzea, ondo konbinatuta, plater on baten osagaiak bezala, publikoari benetako istorio on baten zaporea utziko ziotenak.
 

Eta zeintzuk izan ziren osagai horiek?

Garrantzitsuena, Nico Williams bera, xarma berezia eta nazioarteko proiekzio aparta duen jokalaria.

Athletic WIN leloaren asmakuntza, aurreko berritzearen sinaduran jada erabilia, non hitzak IRABAZI esan nahi duen eta anbizioa adierazten duen, baita Williams, Iñaki eta Nicoren inizialei erantzuten dienak ere, familiari dei eginez, Klubarentzat eta identitatearen belaunaldiz belaunaldiko transmisiorako balio erabakigarria. Ez dadila haria eten.

Horma-irudi hori albiste izan zen azken asteetan, bi arrazoi kontrajarrirengatik. Bandalizazioa, lehenik; eta Klubaren erreakzioa, bigarrenik, muralaren defentsan publikoki kokatuz, haren balioen sinbolo gisa.

 

Agertokiaren atzeko sekretuak

Bideoa grabatzeko orduan, Klubak erronka bikoitzari egin behar izan zion aurre: albiste garrantzitsu baten primizia eta sekretua mantentzeari, eta, aldi berean, Nico Williamsekin, ezer aurreratu gabe, espazio publiko batean grabatzeko aukera izateari. Eta hori guztia 24 ordu baino gutxiagotan. Komunikazio taldea goizaldean grabatzeko koordinatu egin zen. Muralaren eszena nagusia goizeko 4:00ak inguruan filmatu zen, xehetasun guztiak zainduz, inorekin ez topatzeko, eta katu bat lekuko bakarra izanik.

Aurretik, Nico Williamsen etxean, Unique In The World-en jertsea jantzita, ordu batzuk geroago munduari bira eman zion "WIN 2035" sinadura esprai zuri batekin sinatu zuen kaputxadunaren nortasuna erakusten duen bideoaren azken eszena grabatu zen.

 

Eragin digital historikoa

Osagai horiekin guztiekin, Nico Williamsek 2035era arte kontratua berritu zuela iragarri izanak mugarri bat ezarri zuen Athletic Cluben historia digitalean. Egun bakar batean, Klubeko sare sozialetako kanal ezberdinek 65 milioi ikustaldi izan zituzten. Kopuru horren arabera, Athletic izan zen uztailaren 4an bere kanal ofizialetan erreprodukzio gehien izan zituen munduko bigarren kluba, Liverpool FCk bakarrik gaindituta, eta LaLigako lehena, Real Madriden (58M) eta FC Barcelonaren (19M) aurretik.

Gogoratu behar da Athleticek momentu horretan 17 milioi jarraitzaile inguruko komunitate digitala zuela, Real Madridek ia 533 milioikoa, eta FC Barcelonak ia 471 miloikoa zutenean. Aurreko denboraldian Athleticen hileko bistaratzeen batez bestekoa 94 milioikoa izan zen; hau da, egun bakar batean hileroko ohiko zifra horien ia %70era iritsi zen.

Engagement terminoetan, eragina ere apartekoa izan zen. Egun bakar batean izandako 5,3 milioi interakzioek Athletic munduko hirugarren klub bihurtu zuten (Liverpool FC eta Real Madriden atzetik bakarrik), uztailaren 4an bere sare sozialetan guztira interakzio gehien izan zituena. Mugarri horrek Klubaren historia hurbileko unerik zirraragarrienetan lortutako erregistroak ere gainditu zituen; hala nola, 2024ko apirilaren 6an eta 7an Sevillan Kopa irbazi izana, 2024ko aprilaren 11ko Gabarraren ospakizun historikoa edo 2021eko urtarrilean Superkopa irabazi izana. Horrek erakusten du Athletic Clubaren egungo eta etorkizuneko erreferente handienetako baten jarraipenak eragin zuen oihartzun eta ilusio izugarria.