“San Mames eragingarri oso garrantzitsua da”

“San Mames eragingarri oso garrantzitsua da”

Javi Lergak “konplexurik gabe” jokatu nahi du bihar, Katedralean, Atletico Madrid taldearen aurka arratsaldeko 17:00etatik aurrera

24 ordu pasatxo geratzen dira Athletic Clubek eta Atletico Madridek San Mamesen jokatuko duten 24. jardunaldiko partidarako. F Ligako partida bikaina izango da, eta talde zuri-gorriaren entrenatzaileak hitz egin du. Lehenik eta behin, Clara Pinedo 2030era arte berritu izanaren berri ona aipatu da. “Ukaezina da gure jokoan argitasuna eta garrantzia ematen duen jokalaria dela; besteak hobeak egiten ditu”, esan du Lergak bilbotarrari buruz.

Pasa den jardunaldian FC Barcelonaren aurka gol zaparrada jaso eta egun batzuetako atsekabea pasa ostean, entrenatzaileak badaki txipa aldatu behar dela eta “alde positiboa eta ondorioak ateratzen” saiatu behar dela. Tafallakoak argi eta garbi esan du taldeak bere barne foruan sinesten duela txiki egin zirela, eta nolabaiteko konplexuarekin jokatu zutela azken bost urteetan ligako liderraren eta munduko futbolaren menderatzailearen aurrean.

“Zenbat eta jende gehiago, hobe”

Atzean utzi beharreko zerbait da, Atletico Madrid taldea iritsi baita. Entrenatzaileak honela ikusten du madrildarren aurreko partida: “Ikaragarri zaila izango da. Kalitatea dute min egiteko, eta oso jokalari bertikalak dituzte”.

Hitzordu honetarako, San Mames da eszenatokia, “eragingarri oso garrantzitsua. Gure jendearen babesa izango dugu, zenbat eta gehiago hobe, eta espero dugu beren babesa emango digutela”.

Biharko partidarako osagai emozionala, Lergak gogoratzen duenez, “gure jokalariek txikitatik zelaian jokatzearekin amets egin dute”. Bihar bakarren batek bere ametsa bete lezake. Entrenatzaileak ez du aukera galdu nahi izan Klubari emakumezkoen futbolaren alde egindako apustua eskertzeko, estadioa irekitzeak suposatzen duen esfortzuaren jakitun.

Azkenik, entrenatzaile zuri-gorriak adierazi duenez, taldeak ez du amore emango ligan geratzen diren zazpi erronken aurrean. “Ahalik eta goren sailkatzen saiatuko gara, anbizio hori baitugu”, amaitu du.