.jpg)
2026ko hauteskundeak: nola abalatu hautagaitza bat
2026ko hauteskundeak: nola abalatu hautagaitza bat
2022ko Estatutu berriek aukera ematen diete botoa emateko eskubidea duten bazkideei gehienez ere bi hautagaitzari abala emateko, aurrez aurre zein telematikoan
Athletic Clubeko Presidentetzarako eta gainerako Zuzendaritza-Batzorderako hautagai guztiek bazkide osoen %5en abala izan behar dute. Beraz, hauteskunde-deialdiarekin batera argitaratutako erroldaren arabera (41387 bazkide daude guztira), hautagaitza bakoitzak gutxienez 2070 abal beharko ditu.
Klubak, Estatutu berriak eta Hauteskunde-Erregelamendua onartu ondoren, maiatzaren 8rako aurreikusitako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitzak abalatzeko modua azaltzen die bazkideei.
Hauteskunde-Batzordeak beharrezko abalak lortzeko balizko hautagaitza bat onartzen duen bakoitzean, Klubak horren berri emango die ohar baten bidez webgune ofizialean eta posta elektronikoz hautesle-erroldako bazkideei.
- Nork abalatu dezake Athletic Clubeko Presidentetzarako eta Zuzendaritza-Batzorderako hautagaitza bat?
Hauteskundeetan botoa eman dezaketen bazkideak, hau da, hauteskunde deialdiaren egunean baldintza hauek betetzen dituztenak:
a) Adin nagusitasun zibila izatea.
b) Etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna izatea.
c) Eskubide zibilen erabilera osoa izatea.
d) Hauteskundeak deitzen direnean bazkide oso izaera etenda ez izatea.
e) Hautesle-erroldan egotea.
f) Klubarekiko betebehar ekonomikoak egunean izatea.
- Noiz jotzen da baliozkotzat hautagaitza bat abala jaso ahal izateko?
Deialdia argitaratzen denetik aurrera, Presidentetzarako eta gainerako Zuzendaritza-Batzorderako hauteskundeetara aurkeztu nahi duten pertsonek Klubari jakinarazi ahal izango diote, abalak aurkezteko prozesua hasteko eskatuz.
Eskabideak aipatutako baldintzak betetzen baditu, Hauteskunde-Batzordeak abalak bitarteko telematikoen bidez lortzeko plataforma Klubaren webguneko "Bazkideen Txokoan" gaitzea aginduko du, eta abalak aurrez aurre aurkezten ere hasi ahal izango da.
- Nola abalatu dezaket?
1. MODU TELEMATIKOAN:
Klubaren webguneko Bazkideen Txokoan, 'Hauteskundeak 2026 Presidentetzarako eta gainerako Zuzendaritza-Batzorderako /Abalak ematea' ataletik, 'HAUTAGAITZARAKO EKIMENA HAU ABALATU' botoia klikatuz eta eskaera berretsiz Txokoko prozesuen ohiko egiaztapen bikoitzaren bidez (SMS kodea), bazkidearen segurtasuna eta identifikazioa bermatzeko.
2. AURREZ AURRE:
San Mameseko Bazkidearentzako Arreta bulegoan (20. atearen ondoan), inprimaki ofiziala aurkeztuta, ordutegi honetan:
* Astelehenetik ostegunera, 8: 00etatik 18:30era.
* Ostiraletan, 8: 00etatik 18:00etara.
* Asteburuan San Mamesen partidetan: larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
* Apirilaren 2, 3, 4, 5 eta 6an bulegoa itxita egongo da.
- Zer epe daukat abalatzeko?
Hauteskunde-Erregelamenduaren 20.1 artikuluaren arabera, babes-abalak aurkeztu ahal izango zaizkie hautagaitza ofizial izendatzeko aurkezten direnei, deialdia iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hogeigarren egun naturaleko 18:00ak arte.
Hau da, apirilaren 18ko 18:00ak arte abalatu ahal izango duzu.
- Hautagai bat baino gehiago abalatu dezaket?
Bai, gehienez 2 hautagaitza abala ditzakezu. Abala, eman ondoren, ezeztaezina da.
- Hautagaitza bakoitzaren abalen kopurua publikoa al da?
Bai, Bazkideen Txokoan, ekimen bakoitzak eskatutako abalen gutxieneko kopurua gehi %5 lortu arte.
Une horretatik aurrera, hautagaitzarako ekimen horri ematen zaizkion abalak ez dira publikoak izango; dagokion ekimenari baino ez zaizkio emango.
Prozesuaren amaieran, Hauteskunde-Batzordeak lortutako abal-kopuruaren ziurtagiri ofizial bat emango dio hautagaitzarako ekimen bakoitzari. Hautagaitzarako ekimen bakoitza librea izango da Hauteskunde-Batzordeak ziurtatutako informazioa argitaratzeko.
