2026ko hauteskundeak. Aurkeztutako hautagai-zerrenda: Jon Uriarte Uranga

2026ko hauteskundeak. Aurkeztutako hautagai-zerrenda: Jon Uriarte Uranga

Hauteskunde-Batzordeak baliozkotu du Jon Uriarte Uranga buru duen hautagaitzaren eskaerak estatutu-baldintzak betetzen dituela; beraz, hala nahi duten bazkideek telematikoki edo aurrez aurre eman dezakete abala.

Hauteskunde Batzordeak, Athletic Clubeko Presidente eta gainerako Zuzendaritza-batzordekide izateko 2026ko hauteskundeen prozesuaren arduradunak, eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, Bazkideen Txokoan horretarako dagoen plataforman Jon Uriarte Uranga buru duen hautagaitza-ekimena gaitzea agindu du.

Une honetatik aurrera, boto-eskubidea duten bazkideek beren abala eman diezaiokete ekimen honi, hala nahi badute, modu telematikoan, "Abalak ematea" atalean, 2026ko hauteskundeei buruzko atalaren barruan, Bazkideen Txokoan. Une honetatik aurrera hasiko da abalak Bazkideen Arreta Bulegoan aurrez aurre aurkezteko epea ere.

Ekimen hau osatzen duten pertsonen xehetasunak, izen-abizenekin eta balizko hautagaitzan dituzten karguekin, honako hauek dira:

• Presidentea: Jon Uriarte Uranga
• Idazkaria: Jon Salinas Aguirre
• Batzordekidea: Xabier Álvarez Lombardia
• Batzordekidea: Ibon Naberan Álvarez
• Batzordekidea: Ignacio Urigüen Echeverria
• Batzordekidea: Roque Echániz Urrutia
• Batzordekidea: Jon Ruigómez Matxin
• Batzordekidea: Laura Ruiz de Azua Esturo
• Batzordekidea: Jose Urrutia Beristain

Ekimen hau ezin izango da aldatu hautagaitza formalki aurkeztu arte. Une horretan, beste kide batzuk sartu ahal izango dira, bai eta esleitutako karguak aldatu ere, salbu eta Presidentegaia, ezin izango baita ordeztu kargu horretan.

Gogorarazten da bazkide bakoitzak gehienez bi (2) hautagaitza-ekimen abalatu ahal izango dituela. Hautagai-zerrenda baten alde boto-eskubidea duen bazkide oso batek emandako abala ezeztaezina izango da.

Hauteskunde-Batzordeak Athletic Clubeko bazkideei egindako jakinarazpen hau (webgune ofizialeko ohar baten bidez eta posta elektronikoz) hautagaitza-ekimen edo hautagaitzaren aurkezpen ofizialen bat dagoen bakoitzean berriro egingo da, epea itxi arte (2026ko apirilaren 18ko 18:00ak arte).

ABALAK ONLINE EMATEKO SARBIDEA