
Kanboko Izarra, Hiriburuko Ainhara eta Ibaiondo Nerbioi Erreka FK saritu dituzte IV. Euskal Non-League Day txapelketako zozketetan
Kanboko Izarra, Hiriburuko Ainhara eta Ibaiondo Nerbioi Erreka FK saritu dituzte IV. Euskal Non-League Day txapelketako zozketetan
Lehen saria (sarrera bikoitza, bidaia eta egonaldia) Kanboko Izarrari egokitu zaio; bigarrena (sarrera bikoitza Players Zone VIP delakoan) Hiriburuko Ainharari; eta hirugarrena (Meet & Greet Lezaman) Ibaiondo Nerbioi Errekari
Athletic Clubek astelehen honetan egin ditu IV. Euskal Non League Day-ri dagozkion zozketak. Oinarri-futbolaren aldeko ekimena martxoaren 28an eta 29an burutu da, hitzartutako kluben tokiko 100 zelaitan, eta Ingalaterran ere izan du oihartzuna, Sheffield FCrekin, munduko klub zaharrenarekin, lankidetza berezi baten bidez.
Asteburuan, hamarnaka klubek partidak, ate irekien jardunaldiak eta adin guztientzako jarduerak antolatu dituzte, eta oinarri-futbolaren espiritua are gehiago hurbildu dute zale zuri-gorriengana. Beste urtebetez, Euskal Non League Day jaialdiak ehunka entrenatzaile eta boluntarioren eguneroko lana goraipatu du, eta lurralde osoko futbol zelaiak familien eta futbolari gazteen benetako topagune bihurtu ditu.
Programazioaren amaierarekin eta San Mameseko partida baterako bi sarrera bikoitzen zozketak egin ondoren, Athletic Clubek zozketa orokorra egin du gaur.
Parte hartu duten milaka txartelen artean, saritutako zenbakiak hitzartutako klub hauei egokitu zaizkie, bi Iparraldekoak eta bestea bizkaitarra:
Lehen saria
Sarrera bikoitza, bidaia eta egonaldia gizonezkoen lehen taldearekin batera. Berretsi beharreko data. 2026/27 denboraldia.
• Zenbaki sariduna: 17813
• Saldua: Kanboko Izarra
Bigarren saria
Sarrera bikoitza Players Zone VIP* delakoan. Berretsi beharreko data. 2026/27 denboraldia.
• Zenbaki sariduna: 17367
• Saldua: Hiriburuko Ainhara
* Players Zone VIP esperientzian honako hauek sartzen dira: San Mames VIP Areara sartzea partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik eta partida amaitu eta ordubetera lehen mailako gastronomia-proposamen batekin, Michelin izarra duten sukaldari bizkaitarrekin elkarlanean. Beroketa ariketak soropilan bertan ikusi. Aulkien ondoan pantailak dituen premium eserlekua. Picnic premium atsedenaldian, eserlekuan zerbitzatua.
Hirugarren saria
Meet and greet bikoitza Lezaman emakumezkoen lehen taldearekin. Berretsi beharreko data. 2026/27 denboraldia.
• Zenbaki sariduna: 87680
• Saldua: Ibaiondo Nerbioi Erreka FK
Zozketa orokorrean irabazle suertatzen diren klubek beste zozketa gehigarri bat antolatu ahal izango dute dagokion saria banatzeko, hala uste badute.
