
Lehoiak Levante UD taldearen aurka arituko dira igandean
Lehoiak Levante UD taldearen aurka arituko dira igandean
Ligako azken bi neurketak galdu eta gero, Athleticek garaipena bilatuko du sailkapeneko azken postuan kokatuta dagoen talde valentziarraren aurka
Liga F-ko azken txanpan sartuak gara eta sei jardunaldi besterik ez dira geratzen denboraldiari amaiera emateko. Athletic Clubek asteburu honetan Levante UD taldearen etxea bisitatuko du garaipenarekin berriro topo egiteko helburuarekin. Javi Lergaren taldeak bi porrot pilatu ditu jarraian ligan, FC Barcelonaren eta Atletico Madrilen aurka; hori dela eta, sailkapeneko azken sailkatuaren kontrako partida honetan, igandean, 12:00etan, Buñoleko Kirol Hirian, hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira.
Talde valentziarra oso urte zaila igarotzen ari da eta zortzi puntu besterik ez ditu batu. Azken sei norgehiagokak galdu ditu eta txapelketa hasi zenetik ez da jaitsiera postuetatik atera. Hala ere, Levante UD taldeak, maila galtzeko postu horietan Alhama CF (hamabosgarrena, 9 punturekin) lagun duela, oraingoz arriskutik kanpo dagoen Dux Logroño taldea jaitsieraren borrokan sartu nahi du. Oraindik puntu asko daude jokoan, denak dira garrantzitsuak Levante UD-rentzat eta egoera aldakorrak eman daitezke sailkapenean.
Ikastaro zaila eta zorterik gabekoa; izan ere, denboraldi erdian Emily Lima entrenatzailearen kargugabetzera behartuta ikusi zuten burua eta hori gutxi balitz, Erikak, euren aurrelari arriskutsuenak denboraldi luzerako min hartu zuen. Talde valentziarra Andres Paris teknikari berriarekin talde gisa berregiten saiatu da, baina honek ere ez du taldearen egoera iraultzeko gakoa aurkitu. Hala ere, horrek guztiak ezin du izan talde zuri-gorri erlaxatuarazi. Athleticek talde zauritu bat izango du aurkari igandean, edonola maila mantendu nahiko duena eta edozein modura garaipena bilatuko duena.
Emakumezkoen futbolaren klasikoa
Emakumezkoen futboleko benetako klasikoa dugu honakoa. Are gehiago, Levante UD da Athletic Cluben aurka 2002tik txapelketa ofizial gehien jokatu duen aurkaria. Azken aurrekariak aztertzen baditugu, Buñolen lortutako emaitzak lehoien aldekoak dira. Aurreko lau denboraldietan hiru aldiz eskuratu dira hiru puntuak, nahiz eta guztiak oso partida biziak eta lehiatuak izan diren beti. Denboraldi honetan, abenduan, lehen itzulian Lezaman jokatu zen neurketan ere, Daniela Agotek egindako golari esker, Athleticek garaipena erdietsi zuen Levante UD-ren aurka.
Javi Lergak jokalari guztiak prest izango ditu laster ikasturteko azken sprint honetarako, eta hiru puntu lortu nahi ditu, joan den astean esan zuen bezala, "taldeak aurrera egiten jarraitzeko" eta Liga F honetan ahalik eta gorenen amaitzeko. Gainera, kontuan izan behar da jardunaldi hau, 25.a, bukatutakoan bi asteko geldialdi berri bat egongo dela eta funtsezkoa izango litzatekeela etxetik kanpo garaipen berri bat lortzea. Ondoren, Athleticek hiru partida jokatuko ditu Lezaman eta bi etxetik urrun.
Erlazionatutako partidak
Levante UD - Athletic Club


