AC eSports Tournament

AC eSports Tournament

Athletic Clubek AC eSports Tournament txapelketa antolatu zuen 2023an, EA Sports FC 24 (lehengo FIFA) jokoaren online txapelketa, PlayStation 5ean. Lehiaketa hiru hilabetez luzatu zen, eta 2.000 parte-hartzaile baino gehiago izan zituen,horietako 1.000 San Mamesen aurrez aurre egindako finaletan. Gainera, lehen talde zuri-gorrietako jokalariek ere parte hartu zuten.

Klubaren sarrera da eSportsen munduan, non Joko Arduratsuan eta Athletic definitzen duten filosofia eta balioetan oinarritutako ikuspegi bereizgarri baten bidez sendotu nahi duen.