Athletic Club C - Bizkerre B
Jardunaldia 7

Athletic Club C - Bizkerre B

Athletic Club C
Athletic Club C
20
Bizkerre B
Bizkerre B
  • 27' Mara
  • 49' Eguía

KokapenaLezama 8 , Lezama

Emakumezkoen C taldeak igoera lortu du

Iaz lurralde mailatik igo ondoren, Juaristiren neskek Maila Nazionalera igotzea lortu dute

undefined

Euskal Liga bukatzeko jardunaldi baten faltan, Athletic Ck Maila Nazionalera igotzea lortu du. Tzibi Juaristik zuzentzen duen taldeak 2 eta 0 irabazi dio gaur Bizkerreri eta C multzoko txapeldunak dira.

Zurigorriek menderatu dute partida eta Mara Gandiagak, kapitainak, 27. minutuan lehen gola sartu aurretik, Sara Ortegak aukera pare bat izan ditu eta Nagore Lekuek zutoina jo du ere. Bigarren zatia hasi eta berehala, Leire Egiak 2-0ekoa lortu du eta Goiuri atezainak talde getxotarraren aukerarik onena bertan behera utzi du. Garaipena sendoagoa izan zitekeen, baina azkenean Maila Nazionalerako igoera ospatu ahal izan da Lezamako 8. zelaian.

Igoera honek Tzibi Juaristiren eta bere talde teknikoaren arrakasta berria suposatzen du, iaz, taldea sortu berritan, Lurralde Mailatik Euskal Ligara jauzi egitea lortu baitzuten, eta denboraldi honetan, jarraian, taldea estatuko hirugarren mailan jarri dute. Horrela, emakumezkoen harrobiak aurrerapausoa eman du eta Klubak hiru kategoria nagusietan izango du ordezkaritza: Primera Iberdola, Reto Iberdrola eta Maila Nazionalean. Zorionak neskak!!