Athletic Club - Deportivo Abanca
Jardunaldia 1
Liga F

Athletic Club - Deportivo Abanca

Athletic Club
Athletic Club
21
Deportivo Abanca
Deportivo Abanca
  • 18' María Díaz
  • 81' Monente
  • Lady 50'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Garaipena ligako estreinaldian

Athletic Clubek 2 eta 1 irabazi dio Deportivori Primera Iberdrola txapelketako lehen jardunaldian, zazpi hilabeteko etenaldiaren ostean

undefined

Athletic Clubek 2 eta 1 irabazi dio Deportivori Primera Iberdrola txapelketako lehen jardunaldian, zazpi hilabeteko etenaldiaren ostean. Lehoien eta zaleen arteko batasunaren garaipena izan da, aspaldiko partez zelaian izan baitira elkarrekin , edukiera mugatuarekin. Athleticen hasierako hamaikakoa honakoa izan zda: de la Nava, Oihane, Naroa, Gimbert, Moraza, Jone Ibañez, Unzue, Valdezate, Eunate, Maria Diaz eta Paula Arana debutaria. Bigarren taldeko jokalaria lehen taldearen aurrealdean estreinatu da.

Villacamparen nesken eszenaratzea sekulakoa izan da. Bertikaltasunez eta oldarkortasunez, Athletic Club jokoaren jabe izan da lehen zatian. Maria Diaz eta Arana debutaria puntan zirela, zuri-gorrien erasoak hainbat aukera izan ditu 19. minutuan markagailuan aurrea hartu duten arte. Eunatek baloia lapurtu du presioan area barruan sartzeko eta Maria Diazek denboraldiko lehen gola sartu du.

Markagailuko abantailarekin, zurigorriek arriskua sortzen jarraitu dute, beti Peke eta Athenea trebeak gertutik jarraituz. Oihanek, oso zorrotz eskuin hegaletik, abantaila handitzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa Sullastresen aurretik pasa da desbideratuta. Atsedenaldira iritsi baino minutu bat lehenago, Galiziako taldeak aukera bikoitza izan du partida berdintzeko, baina Andrea de la Navak 0-0ekoa mantendu du.

Norgehiagokari berrekitean, Andraderen gol goiztiar batek, etxekoek zelai erdian baloia galdu ostean, berdinketa jarri du markagailuan. Golak min egin die lehoiei, eta jokoaren eta partidaren kontrola galdu dute. Deportivo Abanca eroso sentitu da berdegunean eta estu hartu ditu lehoiak. Ainoa Campok area kanpotik jo langan jo du.

Zorionez, Unzuek erdiketa jarri du eskuin hegaletik eta Leyre Monentek, 2016an debuta egin ondoren lehen taldearekin berriro ere jokatzen ari zena, bigarrena egin du burukada eder batekin. Markagailua ez da mugitu eta zuri-gorriek azken txistura arte lokartu dute partida. Lehen hiru puntuak iritsi dira Lezamara.