Sevilla FC - Athletic Club
Jardunaldia 2
Liga F

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Lucía García 5'38'

KokapenaJesús Navas , Sevilla

Borrokatutako garaipena Sevillan

Lucia Garciak sartutako bi golek Sevillan irabazteko balio izan dute, bi zati oso desberdin izan dituen neurketa batean

undefined

Athleticek Erreginaren Kopako kanporaketaren arantza kendu ahal izan du, Jesus Navas zelaian Sevilla FC 0-2 mendean hartuta. Norgehiagoka bikaina izan zen lehen zatian, Lucia Garciaren bikotearekin, eta bigarrenean sendo aritu ziren defentsan lehoiak.

Partida ondo hasi zuten neskek, Luciaren golarekin 5. minutuan. Nekanek baloi bat lapurtu zuen area ertzean eta Athleticen 17ak ez zuen barkatu, ezkerrarekin gola sareratuz.

Villacamparen jokalariek, golak emandako lasaitasunarekin, euren erritmoa jarri zioten norgehiagokari eta indarrez menderatu zuten talde andaluza. Atsedenaldia baino lehen, Luciak bigarrena sartu zuen Leyre Monenteren pase sakona aprobetxatuz, 37. minutuan. Lehen zatiko albiste ezkor bakarra Oihane Hernandezen lesioa izan zen.

Bigarren zatian, Sevillak aldea murriztu ahal izan zuen, baina ez zuten asmatu. Talde andaluziarrak estutu egin zuen neurketa, baina Andrea de la Navak bi geldiketa bikainekin lasaitasuna eman zion taldeari. Erreginaren Kopako porrotaren ondoren, lehoiak animoak berreskuratzen dituzte gaurko partida bikainarekin.

Athletic Betisen aurka neurtuko da igandean Lezaman, Primera Iberdrolaren hasiera honetan puntuak hirunaka batzen jarraitzeko asmoarekin.