Valencia CF VS Athletic Club 2020-10-31 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
4. Jardunaldia

Valencia CF1 : 1Athletic Club

C. Bautista78'
Erika Vázquez41'
Laburpen bideoa
Estadioa
Antonio Puchades
Herria
Paterna
Data
31/10/2020
Ordua
16:00
Data eta ordua
2020-10-31 - 16:00

Berdinketa bide onetik jarraitzeko

Athleticek puntu ona lortu du Valentziaren aurka Antonio Puchades zelaian jokatutako partidan eta galdu gabe jarraitzen du

2020ko urr. 31a

Athleticek puntuak batzen jarraitzen du. Leoiek puntu ona lortu zuten Valentziaren aurka Antonio Puchadesen zelaian. Primera Iberdrolako laugarren jardunaldian Erika eta Garazi Murua hamaikakoan sartu ziren.

Lehen zatian, Erikak eta Luciak Noelia Gil urduritu zuen jokaldi bat eraiki zuen, eta, ondoren, Valdezateren jaurtiketa bat kornerrera bidali zuen atezainak. Lehen aukera 30. minutuan iritsi zen, korner jaurtiketa batean, Cubedok errematatu zuenean Andrea de la Navaren atea arriskuetan jarriz: atezainak langara bidali zuen eta aldaratzea gol lerro berean gelditu zuen. Handik gutxira, Erikak, Athleticen historian lehoi bezala 16 denboraldietara iritsi zen lehen jokalariak, area kanpotk jaurti zuen eta gola sartu zuen 40. minutuan. Zuri-gorriak abantailarekin joan ziren atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ostean, valentziako taldea indartsu atera zen berdinketaren bila eta arriskua sortu zuen. Erika bera saiatu zen Noeliaren eskuetara jaurtiketa eginez eta Bea Beltranek punteria gutxiagorekin erantzun zuen. Yulema Corres ere Antonio Puchadesen agertu zen lesio baten ondoren zelaira itzuliz. Valentzia erasoan area zapaltzen ari zen, baina lehoiak atzealdean sendo zeuden. Carla Bautistak baloia De la Navaren gainetik jaurti zuen 77. minutuan. Erantzuna Monenteren hanketan iritsi zen, jaurtiketa indartsu batez.

Norgehiagoka oso parekatua izan zen eta taldea saiatu zen amaierara arte. Zuri-gorriek berdinketa lortu dute ligan galdu gabe jarraitzeko. Datorren ostegunean Madril CFF taldea iritsiko da Lezamara (18:00etan) Angel Villacamparen jokalarien inbatibilitatea frogan jartzeko.