RCD Espanyol VS Athletic Club 2020-11-18 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
6. Jardunaldia

RCD Espanyol2 : 1Athletic Club

Anaïr35'
Nicart68'
Yulema Corres3'
Laburpen bideoa
Estadioa
Ciutat Esportiva Dani Jarque
Herria
Sant Adrià de Besós
Data
18/11/2020
Ordua
18:30
Data eta ordua
2020-11-18 - 18:30

Porrota Espanyolen aurka

Lehoiek 2-1 galdu dute Dani Jarque Kirol Hirian, jokoan nagusi izan diren partida batean, baina etxekoak gailendu dira

2020ko aza. 18a

Athleticek ez zuen punturik lortu Primera Iberdrolaren seigarren jardunaldiko atzeratutako partidan, Espanyolen aurka 2-1 galduz. Yulema Corresen gol goiztiarra ez zen nahikoa izan eta, Anairrek lehen zatian, eta Nicartek bigarrenean sartutako golei esker Bartzelonako taldeak partida irauli zuen. Hirugarren porrota jarraian jaso dute, sentsazio onak izan arren, ate aurrean ez zuten asmatu.

Partida laster jarri zen lehoien alde: bigarren minutuan Yulemak Eunateren erdiraketa bat aprobetxatu zuen baloia sarera errematatzeko. Golak bultzada eman zien zuri-gorriei, eta lehen minutuetan txukun eta zentzuz jokatu zuten. Berriz ere, Eunatek erdiraketa ona egin zuen, baina jokaldi nahasi baten ondoren, baloia kanpora joan zen. Bitartean, etxekoek geldikako eta aireko arriskua sortzen zuten. Hain zuzen ere, baloi luze bat baliatu zuen Anairrek 34. minutuan berdinketa jartzeko. Talde katalana partidan sartu zen eta lehen zatian bi jokaldi oso arriskutsu egin zituen. Elbak, area txikian, lehen aukera galdu zuen, eta Vanegasek, erdi-bolea batean, Amaia luzatzera behartu zuen.
Aldageletatik igaro ostean, Athleticek garaipena lor zezakeela zirudien. Nekanek, ezker hegaletik, Eunaterekin batera, arriskua sortu zuen eta, Erika, Lucia eta Valdezateren aldaketekin Villacampa garaipenaren bila joan ziren. Lehen zatian bezala, zuri-gorriak izan dira jaun eta jabe eta Espanyol kontraerasoanmina egiteko prest zegoen. Nicartek gola sartu zuen 68. minutuan. Naroa Uriarte saiatu zen area ertzetik, baina Dosseyk harrapatu zuen baloia.

Athleticek aurkariaren zelaian bukatu zuen partida, baina Dani Jarque Kirol Hirira egindako bisitan punturik lortu gabe geratu zen. Ez dago kexatzeko astirik; izan ere, datorren igandean UDG Tenerifek Lezama bisitatuko du 11:00etatik aurrera. Bolada txarrari aurre egin behar diogu.