Real Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 8
Liga F

Real Madrid - Athletic Club

Real Madrid
Real Madrid
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 15' M. Cardona

KokapenaCiudad Real Madrid - 11 , Madrid

Saririk gabeko ahalegina

Athleticek ez du punturik lortu Valdebebasen, bigarren zatian Real Madril mendean hartu arren

undefined

Athletic Clubek Real Madrilen aurka galdu du bi zati oso ezberdin izan dituen partida batean. Lehenengo zatian, bi taldeek ez dute gol aukerarik izan, eta bigarren zatian zuri-gorriak izan dira baloiaren jaun eta jabe. Lehoien jarrera eta ahalegina ez da nahikoa izan David Aznarrek zuzendutako taldearen aurka puntuak lortzeko, eta madrildarrek garaipena lortu dute gol goiztiar bati esker.

Lehen zatiak iza ez du nabarmentzeko moduko ekintzarik izan. Partidaren ordu laurdena igaro denean, Jakobssonek, ezker hegaletik, baloi ona eman dio Cardonari Real Madril aurretik jartzeko. Lehoiak Lucia Garciarekin saiatu dira, baina ez du Yulema Corresekin konektatzea lortu, gaur lehen aldiz hamaikakoan denboraldi honetan. David Aznarren jokalariak ere, lehoiak bezala, ez dira fin ibili, eta norgehiagoka irekita geratu da bigarren zatiari begira.

Atsedenaldiaren ostean, Athletic ondo zelairatu da, ideia argiekin. Asllanik 56. minutuan buruz egindako erremate batek urduritu ditu zuri-gorriak, baina baloia desbideratuta atera da. Eunatek, geldikako jokaldian, Misa geldiketa ona egitera behartu du. Bere baloia kanariarrak defendatzen duen zutoinaren eskuinera joan da. Talde merengeak lerroak itxi eta Villacamparen taldeak baloiaren jabetza hartu du orduan. Zurigorriek gogor estutu dute aurkaria berdinketaren bila, Real Madril bere zelaian sartuz, eta etxeko taldeak protagonismo gutxi izan du erasoan. Real Madrilek baloiak xahutu ditu etengabe eta partida luzapenean bukatu da, laugarren epaileak epaile nagusia ordezkatu behar izan duenean, baloikada baten ondorioz.