Athletic Club - UD Tenerife
Jardunaldia 9
Liga F

Athletic Club - UD Tenerife

Athletic Club
Athletic Club
22
UD Tenerife
UD Tenerife
  • 78'89' Lucía García
  • Ramos 41'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Urrea balio duen berdinketa

Lehoiek puntu bat berreskuratu dute UDG Teneriferen aurka Lucia Garciaren bi golei esker, atsedenaldira 0-2 atzetik joan ostean

undefined

Partida bikaina jokatu dute Lezaman Athletic Clubek eta UDG Tenerifek. Primera Iberdrolako liderra iritsi da, bost garaipen jarraian lortuta. Villacamparen neskek, fedearekin eta esfortzu handiarekin, kontrako markagailua berdintzea lortu dute, 0-2 galtzen atsedenaldira joan ostean. Lucia Garciaren bi golek partida oso lehiatua berdintzeko balio izan dute.

Lehoiak oso serio atera ziren lehen zatian, zelai erdian azkar jokatuz eta erabakitasunez. Helburua partida gutxinaka irabaztea zen eta zuri-gorriek liderra menderatu zuten lehen ordu erdian, oso zorrotza eta bizia. Hain zuzen ere, Athleticen aukerarik onena Lucia Garciaren eskutik iritsi zen, Aline Reis zutoinpean geldiketa sendoa egitera behartu baitzuen. 42. minutuan, Allegraren erdiraketa Natalia Ramosek aprobetxatu zuen. Handik hiru minutura iritsi zen kanpokoen bigarren gola. Allegrak berak, area barruan, Andrea de la Nava fusilatu zuen. Zigor handiegia Villacamparen taldearentzat, lehen erdia ondo jokatu ondoren.

 

Aldageletatik pasa ostean, markagailua kontra zutela, zuri-gorriak partidan sartzen saiatu ziren, gutxienez gol baten bila. Granadilla menderatu zuten berriro eta Lucia Garciaren bila joan ziren puntan. Korner batean, Valdezatek aukera paregabea izan du 71.an, baina bere burukada oso gutxigatik kanpora joan zen.

 

Eunateren erdiraketa baten ondoren, Lucia Garcia adi egon zen 78.an jaurtiketa indartsua egiteko eta distantzia murrizteko. Bazen oraindik bolada aldatzeko astia. Ezker hegaletik Eunate zelairatuta, Luciak beste baloi bat aprobetxatu zuen. Oraingoan, ezker hankarekin, 89. minutuan berdinketa lortuz. Ez zen gehiagorako astirik izan. Berdinketak zapore gozoa utzi zien lehoiei, azken hiru neurketetan lortu ez zutena. Datorren astean atsedena izango da Primera Iberdrolan eta lehoiek Atletico Madrilen aurka jokatuko dute bi aste barru.