Sporting Club VS Athletic Club 2020-12-13 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
11. Jardunaldia

Sporting Club1 : 0Athletic Club

Ana Carol91'
Laburpen bideoa
Estadioa
Delegado Francisco González
Herria
Huelva
Data
13/12/2020
Ordua
12:00
Data eta ordua
2020-12-13 - 12:00

Porrot krudela lehoientzat Huelvan

Athleticek 1-0 galdu du luzapenean partida osoan zehar markagailuan aurrea hartzeko aukera ugari izan ondoren

2020ko abe. 13a

Lehen Iberdrola txapelketako hamaikagarren jardunaldiko norgehiagokak porrota utzi du gure neskentzat. Sporting Club de Huelvak irabazi su partidako azken unean, geldikako jokaldi batean.

Partidaren gidoia joko zuzenekoa izango zen. Villacampak hainbat aldaketa egin zituen hamaikakoan eta Valdezate atzealdean kokatu zuen. Yulemak markagailua irekitzeko aukera ona izan zuen 2. minutuan, area barruan, baina baloia langaren gainetik joan zen. Ondoren, Lucia Garcia izan zen, area barruan ere jaurtiketa bat eginda, zorte bera izan zuena. Lehoiek erasoan jarraitzen zuten, Sophiek ere izan zuen eta ondoren Jone Ibañezek.

Bigarren zatian zuri-gorriak oso entxufatuta atera ziren. Istillart berriz ere gola sartzetik gertu egon zen. Yulema Corresek eta Luciak berriro abisatu zuten. Etxekoek korner batean izan zuten aukerarik onena, Ojedak Amaiaren eskuak buruz errematatu zituenean. Jone Ibañezek aldaratze bat egin zuen 62.an. Lehoiek aurkariak estutu zituzten etengabe. Andrea Sierrak aukera argia izan zuen.

Partida trabatua zen, lan handikoa. Valdezatek, geldikako jokaldietan, 75.ean Chelseari lan eginarazi zion eta hurrengo jokaldian Amaia Peñak, ikusgarria bi akziotan, aurkariaren gola gelditu zuen. Maria Diazek, zelaira irten ondoren ukitu zuen lehen baloian, Chelsea estutu zuen. Korner horretan bertan, Istillart ez zen iritsi errematatzera gutxigatik. Lana eta aukerak gorabehera, Luciak beste aukera bat izan zuen, eta ia partidako azken jokaldian iritsi da andaluziarren gola. Hegaleko erdiraketa oso altu batek eta bere aldaratzeak, Sportingi, Ana Carolen bidez, La Ordeneko garaipena bidegabe irabazteko balio izan zioten.