Real Sociedad VS Athletic Club 6/1/2021 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
14. Jardunaldia

Real Sociedad1 : 0Athletic Club

Bárbara67'
Laburpen bideoa
Estadioa
Zubieta
Herria
Donostia
Data
06/01/2021
Ordua
11:30
Data eta ordua
6/1/2021 - 11:30

Porrota euskal derbian

Lehoiek 0-1 galdu dute Realaren aurka Zubietan, Gabonetako etenaldiaren osteko lehen partidan

6 de ene. de 2021

Athetic Clubek porrota jaso du Zubietan Realaren aurka, Primera Iberdrolaren hamalaugarren jardunaldiko partidan. Barbara Latorrek bigarren zatian, partida oso parekatuta zegoenean, egindako gol bakartiak erabaki du euskal derbia txuri-urdinentzat.

Partidaren lehen minutuetan Reala erosoago sentitu da zelaian. Natalia Arroyoren neskek gidaritza eraman dute lehen minutuetan. Nerea Eizaguirrek Andrea de la Navaren esku erabakigarri batekin egin du topo 15. minutuan. Baloiak zutoinaren kontra jo du azkenean.

Athleticek aurrera pausua eman eta ordu erdia igarota aurkariaren area zapaltzen hasi da. Lucia area aurrealdetik saiatu da, baina Nanclresek adi erantzun du. Handik gutxira, Jone Ibañezek baloi ona jarri du Yulemarentzat, baina beste behin ere ondo erantzun du atezainak. Villacamparen neskek sentsazio onekin amaitu dute lehen zatia.

Bigarren zatian, partidak erritmo bizia hartu du. Maria Diazek ezin izan du Morazaren erdiraketa on bat aprobetxatu, eta 55.ean, Nahikarik ez du asamatu De la Navaren aurrean bakarrik zegoenean. Talde donostiarrak markagailuan ireki du 67. minutuan, Barbara Latorrek korner baten ostean egindako burukada batekin. Realak tematzen jarraitu du eta bigarrena gertu izan du. Palaciosek area kanpotik jaurti eta De la Navak kornerrera bidalidu baloia.

Azken txanpan txuri-urdinek partida erabakita uzteko aukera izan dute, baina 83. minutuan Eizaguirrek zutoinarekin egin du topo, De la Navaren irteera baten ostean. Azken saiakerak gorabehera, derbia Barbararen gol bakartiarekin erabaki da eta lehoiak esku hutsik itzuli dira etxera.