Real Betis VS Athletic Club 2021-2-27 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
18. Jardunaldia

Real Betis1 : 0Athletic Club

Bea Parra92'
Laburpen bideoa
Estadioa
Felipe del Valle
Herria
San José de la Rinconada
Data
27/02/2021
Ordua
17:00
Data eta ordua
2021-2-27 - 17:00

Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka

92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu

2021ko ots. 27a

Porrot gogorra jaso zuen Athleticek Sevillan. Bea Parrak, 92. minutuan, hiru puntuak Real Betisen etxean utzi zituen partida berdinduta bukatzera zihoanean.

Etxeko taldearen hasiera ona izan zen eta zuri-gorriek partidan sartzeko zailtasunak izan zituzten. Amorosek zuzendutako taldea nagusi izan zen arren, ia ez zuen lortu Andrea de la Nava arriskuetan jartzea, erasoan bikain egon zen Sosa handi batekin.

Iturregiren neskek ez zuten eroso egotea lortu eta ez ziren iritsi areara. Atsedenaldian aldageletatik igaro ostean, jokoa ona izan zen, eta Athletic hobeto aritu zen bigarren zatian. 51. minutuan, epaileak gol bat baliogabetu zien etxekoei jokoz kanpokoagatik, eta 60.ean, Lucia Garciak, jokaldi kolektibo on baten ondoren, atera jaurti zuen area ertzetik, baina baloia langa gainetik joan zen.

Andaluziako defentsa urduritzen hasi zen eta, partidaren ordua beteta, zuri-gorriek minuturik onenak izan zituzten. Albiste handienetako bat izan zen, ia urtebete geroago, Ane Azkona zelaian berriro ikustea.

Rosa Marquez hazten hasi zen eskuin hegalean, eta bi baloi on sartu zizkion Beari, lehenik, eta gero Mari Pazi, baina De la Navak bi geldiketa bikain egin zituen. Sosa saiatu zen urruneko jaurtiketa batean eta Betis hazi egin zen azken txanpan. 92. minutuan izan zuen bere saria, Bea Parrak trantsizio azkar batean baloia sarera bidali zuenean. Athletic Clubek beste porrot bat jaso du Sevillan.