Rayo Vallecano VS Athletic Club 2021-3-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
21. Jardunaldia

Rayo Vallecano2 : 3Athletic Club

Bulatovic23'
Tere60'
Lucía García11'
Lucía García16'
Lucía García52'
Laburpen bideoa
Estadioa
Ciudad Deportiva
Herria
Madrid
Data
07/03/2021
Ordua
13:00
Data eta ordua
2021-3-7 - 13:00

Landutako garaipena Vallecasen

Talde osoaren jarrerak eta intentsitateak, eta Lucia Garciaren hiru golek garaipena eman diote Athletici Vallecasen (2-3)

2021ko mar. 7a

Athleticek hiru puntuak eskuratu zituen Rayo Vallecanori 2-3 irabazita. Iturregiren neskek bi gol sartu zituzten lehen zatian, Lucia Garciarenak biak, eta sufrituta bazen ere, garaipena lortu zuten.

Hasiera ezin hobea izan zen. Intentsitatearekin eta kontzentrazioarekin aurkaria estutzen jakin zuten lehoiek partidako lehen minutuetan. 5 minutuetan, Lucia Garciak lehen abisua eman zuen, eta handik gutxira, aurrelari internazionalak lehenengoa sartu zuen. Bigarrena sartzeko orduan ere ez zuen barkatu Larqueren aurrean. 16. minutuan Morazaren erdiraketa aprobetxatuz. Partida ordu laurden eskasean jarri zen zuri-gorrien alde “17” aren bikotearekin.

Hala ere, Rayok aldea murriztu zuen Bulatovicen bitartez 22. minutuan. Montenegrokoak baloia sareratu zuen Andrea de la Nava gaindituz. Yulema Corresek 1-3koa sartzeko aukera eduki zuen, baina gasteiztarrak Luciari eman nahi izan zion baloia eta azkenean jokaldia Unzueren jaurtiketarekin bukatu zen, Larquek kornerrera bidali zuena.

Aldageletatik igaro ostean, Iturregiren taldea errenta handitzen saiatu zen. Luciak bere hirugarren gola sartu zuen 58. minutuan. Aurrelariak Yulema Corresek ezker hegaletik jarritako erdiraketa errematatu zuen. Handik gutxira, talde madrildarrak berriz ere distantzia murriztu zuen Teresaren bitartez. Andújarrek bigarren txartel horia ikusi zuen partidaren azken txanpan eta Iturregik aldaketak sartu zituen berdegunean.

Azken minutuetan, Rayo alboetako erdiraketekin saiatu zen eta Azkonak langa jo zuen. Azkenean, lehoiek sufritzen jakin izan zuten, eta merezitako garaipena lortu zuten igande goizean jarri zuten intentsitate eta jarrerari esker.