Athletic Club - SD Eibar
Euskal Herria Kopa Finalerdia

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
40
SD Eibar
SD Eibar
  • 48'72' Erika V.
  • 50' Valdezate
  • 59' Arana

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lehoiak, Euskal Herria Kopako finalera

Villacamparen taldea 4 eta 0 gailendu zaio SD Eibarri finalerdian eta igandean Realaren aurka jokatuko du Urritxen

undefined

Athletic Clubek 4 eta 0 irabazi du SD Eibar taldearen aurka Euskal Herria Kopako X. edizioko finalerdian. Lehoiek Realaren aurka jokatuko dute finala datorren igandean Urritxen, 16:00etatik aurrera. Beste urte batez, Athletic Clubek garaipen berri bat lortzeko borrokatuko du, orain arte jokatutako hamar edizioetatik zazpietan lortu duena.

Angel Villacampak hasierako hamaikako hau aukeratu du: Andrea de la Nava, Oihane, Naroa Uriarte, Gimbert, Moraza, Istillart, Eunate, Valdezate, Jone Ibañez, Erika Vazquez eta Paula Arana. Joan den astean Amurrion izan zen hamaikakoa, Moraza izan ezik.

Norgehiagokaren lehen minutuetan oreka izan da nagusi Lezaman. Eibar taldea gosez atera zen Lezamako 2. zelaira, martxotik zurigorriek zapaldu ez zutena. Valdezatek baloia zutoinean jo zuen 10. minutuan; lehen zatiko aukerarik argiena. Atsedenaldia 0-0ekoarekin iritsi zen.

Berdintasuna bigarren zatian desagertu zen. Hasi eta gutxira, zuri-gorriek aldea ireki zuten markagailuan. Erikak, Paula Aranaren pase bikainari esker, area zapaldu eta bere taldea aurretik jartzea lortu zuen 48. minutuan. Minutu batzuk geroago, antzeko jokaldi batean, Sophie Istillarrek 2-0ekoa eman zion Valdezateri. Norgehiagoka lehoiena zen. Erosoago zeuden zelaian, eta euren estiloa finkatzea lortu zuten, armaginen erasoko potentziala alde batera utzi gabe. Paula Aranak 3-0ekoa lortu zuen Oihane Hernandezen pase bikainari esker.

Erika Vazquezek egin zuen laugarrena, 72. minutuan, faulta jaurtiketa batean. Sentsazio onak izan ditu Villacamparen taldeak Primera Iberdrola hasi baino aste bete lehenago. Athletic Clubek Realaren aurka jokatuko du finala Urritxen, txapelketa ofiziala hasi aurretik entsegu orokor gisa titulu bat jokoan duela.