Athletic Club VS Real Sociedad 2020-9-27 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
Finala

Athletic Club0 : 0Real Sociedad

Laburpen bideoa
Estadioa
Urritxe
Herria
Amorebieta-Etxano
Data
27/09/2020
Ordua
16:00
Data eta ordua
2020-9-27 - 16:00

Lehoiek penaltietan galdu dute finala

Realak Euskal Herria Kopako finala irabazi du penalti txandan 8-7 irabazita, Athleticek Urritxen partida parekatua jokatu ondoren

2020ko ira. 27a

Athletic Clubek penaltietan galdu du Realaren aurka X. Euskal Herria Kopako finalean, 90 minutuetan hutsean berdindu ondoren. Horrela, Donostiako taldeak bere hirugarren Kopa irabazi du, bigarrena jarraian. Partida hutsean bukatu da, bi taldeentzako aukera askorekin eta datorren astetik aurrera txapelketa ofizialarekin ikusiko denaren eszenaratzearekin. Angel Villacampak honako hamaikakoa zelairatu du: Andrea de la Nava, Eunate, Gimbert, Naroa Uriarte, Moraza, Unzue, Istillart, Valdezate, Jone Ibañez, Erika Vazquez eta Paula Arana.

Partidaren lehen minutuetan, Realak Athletic urduritzea lortu du, eta lehoiek denbora asko behar izan dute zelaian finkatzeko. Valdezateri baloi bat geratu zaio area ertzean, eta Quiñones ezustean harrapatzen saiatu da. Ane Etxezarretak, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu batean, langa jo du 18. minutuan eta Maitanek beste jaurtiketa indartsu batekin bukatu du jokaldia. 39. minutuan, Erikak ezker hegaletik egindako jaurtiketa gurutzatua txuri-urdinen ate aurretik igaro da. Partida berdinduta iritsi da atsedenaldira (0-0).

Norgehiagokari berrekitean, Realak aukera paregabea izan du Palaciosen botetan, baina ez du asmatu. 70. minutuan. Leire Bañosek jokaldia bukatu du, baina bere jaurtiketa desbideratu egin da. Bañosek aukera ona izan du beste behin, baina Andrea de la Navak ondo geltidu du baloia. Lehoiek neurketako unerik zailenak bizi zituzten. Monentek arnasa itzuli die zurigorriei, Quiñonesek desbideratu duen jaurtiketa indartsu batekin. B taldeko aurelariak berriro saiatu da handik gutxira, zorterik gabe.

Neurketako azken minutuetan Natalia Arroyoren taldeak gola sartzeko beste aukera garbi bat izan du, baina Naroa Uriarte adi egon da txuri-urdinen arriskua zapuzteko. Sarriegi area kanpotik ezustean harrapatzen saiatu da. Neurketa xehetasun txiki baten mende zegoen, akats baten edo asmatze baten mende. Valdezatek eskura izan du garaipena azken segundoetan, baina Quiñonesek penaltietara bidali du norgehiagoka. Donostiarren aldeko zorigaiztoko txandak (8-7) txapelketa eman dio Realari.

Lehoiek atseden hartuko dute bihar, eta ilusiorik handienarekin hasiko dute datorren asteburuan Primera Iberdrola.