SD Eibar VS Athletic Club 2021-9-25 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
03. Jardunaldia

SD Eibar1 : 2Athletic Club

Arola A.39'
Peke27'
Yulema Corres88'
Laburpen bideoa
Estadioa
Unbe inferior
Herria
Eibar
Data
25/09/2021
Ordua
11:00
Data eta ordua
2021-9-25 - 11:00

Tematzearen saria Unben

Lehoiek hiru puntuak lortu dituzte SD Eibarren aurka, hasieratik bukaerara menderatu zuten norgehiagoka batean

2021ko ira. 25a

Athletic Clubek 1-2 irabazi zion SD Eibarri Primer Iberdrola txapelketako hirugarren jardunaldian. Partidan nagusi izan talde zuri-gorria eta Iraia Iturregiren neskek hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten bigarren bikain zati bati esker. Zuri-gorrien golegileak Peke eta Yulema Corres izan ziren.

Lehen zatiak ezin izan zuen hasiera bizkorragoa izan. Lehen bost minutuak iritsi baino lehen, Estevek eta Lucia Garciak eman zuten talde bakoitzaren lehen abisua. Jarraian, Lucia Garciak area zapaldu eta Elbak argi eta garbi bota zuen lurrera area barruan. Lucia Garciak berak hartu zuen ardura hamaika metroetatik, baina Malenak, geldiketa handi batean, norabidea asmatu du eta Athletici aurrea hartzea galarazi zion 5. minutuan. Emozio asko denbora gutxian.

Norgehiagokak bide beretik jarraitu zuen eta Arenak Quiñones probatu zuen jaurtiketa indartsu batekin. Azkona handik gutxira saiatu zen, baina Malenak bi denboratan harrapatu zuen baloia. Gola erreguka hasi zen bi areetan, baina Pekek markagailua ireki zuen Athleticentzat 26. minutuan, aldaratze bat harrapatu eta ezkerraz armaginen atea gaindituta. Horrela, Arrigorriagakoak bere lehen gola lortu zuen lehoi bezala. 38. minutuan, lehoiek baloia galdu ostean, Arolak berdinketaren gola lortu zuen.

Atsedenaldiaren ostean, Lucia markagailuan aurretik jartzeko abagunean izan zuen berriro, baina Malenaren irteeran ez zuen asmatu. Ana Junyenten neskek zuri-gorrien menpe zeuden, aukeraren bat espero zuten kontraerasoan edo, bestela, Esteve bidez area kanpotik tiro eginda saiatzen ziren. Setioa etengabea zen, eta inpotentzia areagotuz joan zen lehoiek ezin zutelako berdinketa hautsi-.

90. minutua bukatzeko bi minuturen faltan, Yulema Corresek 1-2koa jarri zuen buruz errematatuta Itxaso Uriartek jaurtitako korner batean. Tematzeak saria izan zuen Unben, eta lehoiak ihru puntu gehiagorekin joango dira Valentziara asteartean.