Athletic Club - Sporting Braga

Athletic Club - Sporting Braga

Athletic Club
Athletic Club
40
Sporting Braga
Sporting Braga
  • 31' S. Ortega
  • 39' Peke
  • 58' Y. Corres
  • 72' Garazi (p.)

KokapenaLezama 2 , Lezama

Garaipena SC Bragaren aurka denboraldiaurreko lehen neurketan

Iturregiren neskek 4 eta 0 irabazi diote talde portugaldarrari

Athletic Cluben lehen lagunartekoan 4 eta 0 gailendu dira lehoiak Bragako Sportingen aurka. Portugalgo Superkopa prestatzen ari dela, lehoien lehen proba izan da Bragako taldea.

Lehen zatirako Iraia Iturregik honako hamaikako hau aukeratu du: Amaia, Oihane, Unzue, Bibiane, Eunate, Itxaso, Monente, Sara Ortega, Claudia, Peke eta Arana. Zuri-gorriei kosta egin zaie lehen minutuetan euren jokoa aurkitzea, baina lehen denborak aurrera egin hala baloiaren jabetza eskuratu dute.

Peke eta Sara Ortega izan dira golegileak lehen zatian, aurkariaren arearen inguruan beti, Aranarekin batera. Athletic Club 2 eta 0eko abantailarekin joan da atsedenaldira.

Hamaikako berria, intentsitate bera
Bigarren zatian Iturregik hamaika jokalariak aldatu ditu: Quiñones, Nevado, Garazi, Valdezate, Amaia Martinez, Estefa, Mariana, Yulema Corres, Jone Amezaga, Nekane eta Azkona.

Yulema Corresek hirugarren gola sartu du 58. minutuan, korner baten irteeran Nevadoren erdiraketa bat errematatu ondoren. Casanovasen jaurtiketa batek gertu izan du 3 eta 1ekoa.

Garazi Muruak aldeko penaltia egin sartu du 72. minutuan, Bragaren arean epaileak eskua adierazi ondoren. Nekaneke re gertu izan du gola, baina bere burukada Bragako atezainak aldaratu du 82. minutuan. Jone Amezaga eta Estefa gazteek ere kalitate distirak utzi dituzte bigarren zatian. 

Garaipena eta sentsazio onak denboraldi-aurreko lagunartekoei hasiera emateko. Larunbat honetan lehoiek bigarren proba izango dute Unquerako El Llance zelaian, Real Oviedoren aurka (16:30ean).