Athletic Club - FC Girondins Bordeaux

Athletic Club - FC Girondins Bordeaux

Athletic Club
Athletic Club
20
FC Girondins Bordeaux
FC Girondins Bordeaux
  • 29' Nerea Nevado
  • 82' Garazi

KokapenaLezama 2 , Lezama

Garaipen berria Bordeleko Girondinsen aurka

Lehoiek sendo jokatu dute talde frantziarraren aurka eta berriro hutsean utzi dute euren atea (2-0)

Garaipenak batzen jarraitzen du Athletic Clubek denboraldiaurre honetan. Lehoiek 2-0 irabazi zioten Bordeleko Girondinsi, Lezaman jokatu zen partidan. Iturregiren taldeak hasieratik bukaerara sentsazio onak erakutsi zituen, aurreko hiru lagunartekoen tankerakoa. Bordeleko taldearen aurka jokatutako hirugarren neurketan iritsi zen zuri-gorrien lehen garaipena, Nevadoren (lehen zatia) eta Garaziren (bigarren zatia) golei esker.

Partidaren hasiera oso ona izan zen zuri-gorrientzat. Lehen hamar minutuak igaro ondoren, Athletic Clubek aurretik jartzeko bi aukera bikain izan zituen. Valdezatek Leronden erreflexuak frogatu zituen Nevadok jarritako erdiraketa baten ondotik, eta handik gutxira, Yulema Corres gauza bera egiten saiatuko zen Oihaneren bidalketa aprobetxatuz.

Lehoiek frantziarren atea setiatzen jarraitu zuten eta Monentek beste aukera bat izan zuen 23. minutuan. Girondinsek ere arriskua sortu zuen eta Garbinok gertu izango zuen gola. Aldiz, 29. minutuan, hiru saiakera behar izan zituen jokaldi batean, Nevadok sare barrura bidali zuen baloia. Yulemaren errematea area txikian gelditu zen eta defentsa frantziar batek atepetik Nevadoren jaurtiketa atera zuen. Bi lehoi protagonisten artean lortu zuten azkenean gola. Yulemak kanpoaldearekin erdiratu zuen Santurtzikoarentzat, eta honek buruz eguneko lehen gola sartu zuen. Hala ere, Bordeleko taldea ez zen kikildu eta pozoitutako erdiraketa bat langan jo zuen.

Bigarren zatian, Azkonak markagailuaren aldea handitzeko abagunea izan zuen bere botetan, baina kontrola aurretik joan zitzaion. Girondinsek hurbilketa batzuk izan zituen, baina Amaia Peña, bigarren zatian zelairatu zen atezaina, oso adi egon zen saiakerak sahiesteko. Partidaren ordua beteta, Iturregik bederatzi aldaketa egin zituen berdegunean.

Bordeleko Girondinsek irudi hobeagoa erakutsi zuen bigarren zatian, baina talde bilbotarrak errenta minimoa baliatzea lortu zuten. Pekek, Unqueran bezala, oso hurbil izan zuen gola, baina defentsa batek Athleticen bigarren gola eragotzi zuen.

Garazik bai asmatu zuen Eunatek kornerretik egindako erdiraketa ona baliatuta. 2-0ekoarekin markagailuan, Melisa Herrerak, arauzko 90 minutuak gaindituta, jaurtiketa gurutzatu baten bidez aldeak murrizteko aukera izan zuen, baina ez zuen helburua bete. Gauzak horrela, udako lagunartekoetan lautik lau garaipen erdietsi ditu Iraia Iturregiren taldeak.