Athletic Club - Sporting Huelva
Jardunaldia 2
Liga F

Athletic Club - Sporting Huelva

Athletic Club
Athletic Club
30
Sporting Huelva
Sporting Huelva
  • 1' J. Amezaga
  • 37' Peke
  • 45' Azkona

KokapenaLezama 2 , Lezama

Garaipen argia denboraldiaren estreinaldian

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Sporting Huelvari, Jone Amezaga gazteak golarekin debuta egin duen partidan

Liga F-ren hasieran Athletic Clubek bere ibilbidea sendo hasi zuen. Zuri-gorriak Sporting Huelva baino askoz gehiago izan ziren bigarren jardunaldian eta lehen zati zoragarriarekin garaipen erosoa lortu zuten Lezamako soropilean. Taldeak zale zuri-gorriak lagun izan zituen Jone Amezaga bigarren taldeko jokalariak debuta egin zuen goizean. Lehen norgehiagoka ezin hobea.

Zallako aurrelariak, 17 urte besterik ez dituena, bere lehen partida ofiziala jokatu zuen lehen taldearekin eta partidako lehen gola sartu zuen lehen minutuan. Oihanek bidalketa bikaina bidali zuen eta debutariak ez zuen barkatu lehoiak aurreratzeko. Amezaga izan zen lehen zatiko protagonistetako bat, eta bigarren gola barkatu zuen Azkonaren aparteko jokaldi baten ondoren. Iruindarrak maisutasun handiko beste baloi bat jarri zituen area barruan, adi zegoen Pekek oparia  baliatu eta eguneko bigarren gola egin zuen. Atsedenaldirako minutu bat falta zenean, Azkonak berak defentsari bizkarra ematea lortu zuen Bibianeren paseari esker eta Mersnik gainditzeko gai izan zen. 3-0 eta partida bideratuta.

Zaleek futbol goiz atsegina gozatu zuten Lezaman. Erritmoa moteldu egin zen markagailuko lasaitasunagatik eta andaluziarrak Quiñones ezustean harrapatzen saiatu ziren. Minutuak aurrera zihoazen heinean, norgehiagoka geroz eta kontrolpeago zegoen. Ana de Teresak Hondarribiko atezaina estutasunetan jartzen saiatu zen, baina ez zen gola egiteko gai izan. Aldiz, amaieratik gertu Paula Aranak errenta handitzeko aukera izan zuen, baina langarekin topo egin zuen. Denboraldia garaipen biribilarekin hasteko eta Levanteren aurkako irteera zailari sentsazio onenekin aurre egiteko partida izan zen.