
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- Deportivo Alavés - Athletic Club
Deportivo Alavés - Athletic Club


- 31' Carla Armengol
- Azkona 34'
KokapenaJosé Luis Compañón , Gasteiz
Puntu banaketa Ibaiako derbian
Lehoiek bana (1-1) berdindu zuten talde arabarraren aurka, nahiz eta garaipena lortzeko merituak egin zituzten bigarren zatian
.jpg)
Berdinketa nagusitu da Alavesen eta Athleticen arteko ikasturteko lehen derbian. Ibaiako norgehiagokak ez zuen aukera handirik utzi, baina lehoiak, batez ere bigarren zatian, partidaren bila joan ziren eta Gasteizetik hiru puntuak eskuratzeko egoerarik onenak izan zituzten.
Lehen konpasek berdegunera egokitzeko balio izan zuten. Miriamek lehen sustoa eman zien zuri-gorriei jokaldi nahasi batean. Zaila zen jokoa kontrolatzea, praktikoa eta zuzena baitzen. 31. minutuan iritsi zen Carla Armengolen gola, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsuarekin. Lau minutu geroago, Azkonak berdintzea lortu zuen, area barruan aldaratze bat jaso eta baloia sarera bidali eta egro. Partida paretsua zen eta dena erabakitzeko zegoen bigarren zatian.
Azkonak berriz ere, aldageletatik pasa ondoren, 52.ean gola egiteko aukera izango zuen, baina partidak bide beretik jarraitzen zuen joko mailan. Denbora gol aukera gutxirekin igaro zen, eta Iturregik aldaketak egin zituen taldearen jokoa freskatzeko asmoarekin. Bi taldeak asko zaindu ziren; izan ere, azken minutuetan, edozein akatsek penalizazio handia eragin zezakeen. Abagune berri bat izan zuen Athleticek, Aranak gora bidali zuen Oihanek eskuin hegaletik egin zuen barnekaldia.
Emoziorik handienarekin iritsi zen partida amaierara. Gasteiztarrak Saezen buruan izan zuten eguneko bigarren gola egiteko aukera. Eunate gauza bera egiten saiatu zen eskuin hanakarekin, baina jokalari nafarrak ez zuen zorterik izan eta ez zuen etxeko atezaina gainditu. Talde zuri-gorria hobea izan zen bigarren zatian, baina ez zuen markagailuko berdinketa desegin. Puntu bat eta dagoeneko hurrengo larunbateko neurketan zentratuta, Atletico Madrilek bisitatuko baitu Lezama Liga F-ko zazpigarren jardunaldian.
Hamaikakoan

P. Larqué
C. Auñón
Ohale
Sáez
Garazi
Gema
Míriam
Aby Manou
Carla Armengol
L. Chamorro
Ane Miren
Ordezkoak
Jana
Elba
Carla Morera
Miku
Sanadri
Carrillo
Elene E.
Entrenatzaileak
Mikel Crespo

Deportivo Alavés
Hamaikakoan
