Real Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 17
Liga F

Real Madrid - Athletic Club

Real Madrid
Real Madrid
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 27' Esther
  • 64' Feller
  • J. Amezaga 66'

KokapenaAlfredo di Stéfano , Madrid

Athleticek gol batengatik galdu du Valdebebasen

Lehoiak berdinketatik gertu egon ziren batez ere bigarren zatian Real Madrid estutu ostean (2-1)

Zurigorriak esku-hutsik joan ziren 17. jardunaldian Real Madridi egindako bisitaren ondoren, nahiz eta bigarren zati bikaina osatu, eta hainbat aukera izan zituzten, gutxienez, lehia berdintzeko. Etxekoek 2-0 aurretik jartzea lortu zuten, baina Amezagaren golak lehoiak bete-betean sartu zituen puntuen lehian.

Athletic nagusi zen partidaren lehen minutuetan zehar Valdebebasen. Zornozak urrutiko bi jaurtiketekin saiatu zen. Hala ere, zuri-gorriek izan zuten aukerarik onena. Oihaneren erdiraketa batek estu hartu zuen Misa, eta Rocio Galvezek gol-lerro beraren azpitik atera zuen baloia. Kolpea Estherrek 27. minutuan Tolettiren aldaratze bat sarera bidali zuenean etorri zen. Talde zuria zelaian agintzen hasi zen. Quiñonesek aldageletara joan aurretik abantaila handitzea saihestu zion Estherri. Weirrek ere ezkerrez izan zuen bigarrena egiteko abagunea, baina bere jaurtiketa eskuineko zutoinetik gertu joan zen.

Real Madridek sufritu egin du neurketa erabaki ez duelako

Bigarren zatian, Quiñones buru-belarri aritu behar izan zen berriro Tolettik botatako falta batean. Yulema Corresek aukera paregabea izan zuen 56. minutuan area txikian, baina bere jaurtiketa gora joan zen. Torilen taldeak aurkariaren zelaian kolpeka jarraitzen zuen eta saria aurkitu zuen Fellerrek huts egin ez zuen jokaldi on batean. Frantziarak behetik gainditu zuen atezain hondarribitarra. Hori bai, hurrengo jokaldian, Amezagak aldea murriztea lortu zuen, atzelariei iskin eginez. 66. minutua zen, Athleticek bizirik jarraitzen zuen eta etxeko taldeak edozein akats garesti ordain zitekeen. Valdezatek, beste aldaratze batean, norgehiagoka berdintzeko parada izan zuen, baina bere jaurtiketak, indartsuegia, zutoina miazkatu zuen. Lehoiak sinesten hasi ziren. Oihanek, ezkerrez saiatu zen eta zuri-gorriak neurketa iraultzetik gertu zeuden.

Pinedok ere Misa estutu zuen. Bat-batean Alfredo Di Stefano zelaia isildu egin zen, zuri-gorriak hobetzen ari baitziren. Hortzak erakusten ari ziren. Real Madrid, Orozen jaurtiketa batekin, aldea handitzetik gertu egon zen, baina Valdezatek ondo estali zuen bere aukera. Madrildarrak bere zelaian sartuta zeudela, bilbotarren erasoak jasan behar zituzten. Ez zen posible izan, baina Athleticek maila ona erakutsi zuen. Hurrengo hitzordua datorren larunbatean izango da, Lezaman, UD Granadilla Teneriferen aurka (12:00etan).