Sporting Huelva - Athletic Club
Jardunaldia 20
Liga F

Sporting Huelva - Athletic Club

Sporting Huelva
Sporting Huelva
23
Athletic Club
Athletic Club
  • 2' Edgren
  • 7' Da Eira
  • Pinedo 26'
  • Arana 45'
  • Y. Corres 58'

KokapenaCD Lamiya , Aljaraque

Margailua irauli bolada txarrari amaiera emateko

Athletic Club Sporting de Huelvari gailendu zaio etxetik kanpo Pinedo, Arana eta Yulemaren golei esker partidari buelta eman ostean

Sufritu egin zen, baina azkenean garaipena erdietsi zuten lehoiek. Athletic Clubek Aljaraquen jokatzen zuen lehen aldia zen, Huelvako herrialdean, CD Lamiyaren instalazioetan. Urrezko hiru puntu dira lortutakoak; izan ere, Iturregiren jokalariek bi gol jaso zuten hasiera zuzendu eta markagailua irauli egin behar izan zuten. Athletic Clubek azken jardunaldietako bolada txarrari amaiera ematen dion garaipena eskuratu zuen eta ostegunean Kopako final-laurdenetan CA Osasunaren aurka jokatzera indarrak bete-bete iritsiko da.

Lehoien norgehiagoka ez zen ondo hasi. 2. minutuan, Edgrenek lehen abagunetako bat aprobetxatu zuen etxeko taldea aurretik jartzeko. Handik bost minutura, De Eirak 2-0 mingarria sinatu zuen eta lehoiak mareaz kontra arraunean egitera behartu zituen. Pixkanaka, kolpea jasan ondoren, Iturregiren taldea bere onera itzultzen hasi zen, Pakek izan zuen zuri-gorrien aldeko neurketako lehen aukera. Jarraian, Pinedok 25. minutuan bolea bikain batekin aldea murriztu zuen eta lehoiak borrokan sartu ziren. Hori gutxi ez eta Aranak, Yulemaren erdiraketa bat aprobetxatuz eta Mersniken irteerari aurrea hartuz, atsedenaldia iristear zegoenean berdinketaren gola lortu zuen.

Athletic bigarren zatian neurketaren bila erabakita irten eta andaluziarren atea jazartzen hasi zen. Pekeren beste jaurtiketa baten, Valdezatek buruz egindako errematearen, eta beste bi abaguneren ostean, garaipena ekarriko zuen gola iritsi zen. Yulemak, bortizki, Sporting Huelvako atezaina gainditu zuen 57. minutuan. Athletic aurretik jarri zen eta bikain defendatu zuen errenta. Are gehiago, Yulemaren burukada baten bidez Iraia Iturregik zuzentzen dituen jokalariek abantaila handitzeko aukera ere izan zuten. Garaipen baltsamikoa lortu du talde zuri-gorriak. Ilusioz eta pentsamolde aldaketarekin egingo dio aurre taldeak ostegunean Taxoaren CA Osasunari Kopako final-laurdenetako kanporaketan (18:30ean).