
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- Athletic Club - Alhama CF
Athletic Club - Alhama CF


- 7' Mariana
KokapenaLezama 2 , Lezama
Garaipen estua Alhama CFren aurka
Hiru puntuak eskuratzeko gol bat nahikoa izan den neurketan, Athleticek Murtziako taldea mendean hartu du

Hiru puntu gehiago, bigarren garaipena jarraian lehoientzat eta bigarren aldiz errenkadan atea hutsean utzi dutela. Beste bi berdinketa lortu ondoren, sei puntu jarraian iritsi dira denboraldiaren azken txanpan lasaitasun handiagoa lortzeko. Bi zati oso ezberdin izan dituen norgehiagokan, Iturregirenak nagusi izan dira lehen zatian, baina Alhama askoz arriskutsuago batekin topatu da lehen 45 minutuen ostean.
Lehen zatiak kolore zuri-gorria izan du. Athleticen gola laster iritsi da, 7. minutuan, Marianaren jaurtiketa gurutzatu bati esker, Lehen Mailan golegile bezala estreinatzekok balio izan diona. Peke, Arana eta Azkona zorrotz aritu dira, eta ordu erdia bete delarik, Arrigorriagako aurrelariak bigarren gola egiteko abagunea izan du, baina Laura atezaina azkar ibili da abagunea eragozteko. Alhama CF-k, baloi jabetzarik gabe, ia ez du lehen zati osoan zehar Quiñones.
Bigarren zatian, Murtziako taldea zehatzagoa izan da eta baloiaren jabetza handiagoa izan du. Laurak 2-0ekoa gelditu dio Aranari, gasteiztarrak area txikian defentsa bat maisuki gainditu ondoren, eta jarraian, Pinedok aukera berri bat izan du. Bigarren gola, ordea, ez da Iraia Iturregiren lasaitasunerako iritsi. Gainera, Marina Martiren erdiraketa pozoitsu batek ia berdinketa ezarri du gaurkoan Herri Harmailak eserlekuei kolorea eta animazioa eman dion Lezaman.
Norgehiagoka irekiegia egon da azken txanpan. Murtziako taldeak estutasunean jarrri ditu lehoiak tarteka. Hala ere, partidako azken aukera Bibianerentzat izan da. Bere burukada, ordea, golaren marraren bertatik atera du atezainak eta hiru puntuak etxean geratu dira.
Bolada bikainean, lehoien hurrengo ligako jardunaldia Bartzelonan izango da eta Levante Las Planasen izango dute arerio.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Iraia Iturregi

Alhama CF
Hamaikakoan
