Levante LP - Athletic Club
Jardunaldia 27
Liga F

Levante LP - Athletic Club

Levante LP
Levante LP
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Peke 7'

KokapenaLes Planes , Sant Joan Despí

Jarraian lortutako hirugarren garaipena lehoientzat

Athleticek Levanteri Las Planasen Pekeren gol bakarrari esker irabazi dio Las Planasen

Lehen zatia frenetikoa izan da eta aukera asko izan ditu. Gol egiten aurrenekoa eta bakarra Peke izan da, neurketa hasi eta 7. minutuan. Levante Las Planasen erantzuna azkarra izan da, Irinak bi aukera garbi izan ditu, baina ez du ate aurrean asmatu. Etxekoen aukerak ez dira hor amaitu, Mari Paz Vilasek, txilenaz, ikasturteko lehen minutuak jokatu dituen Amaia Peña atezaina gainditzen saiatu da eta. Athleticen alde, Pekek eta Aranak bigarren gola egiteko abagunea izan dute. Lehenaren saiakera Doris atezain kroziarrak eten du eta aurrelari gasteiztarrak gauzatutako erremate akrobatikoa langara joan da. Hain eremu txikiko jokalekuan aukera asko sorrarazi dituzte bi taldeek, biek ala biek kontzentrazio maila altua erakutsi dute. 

Les Planeseko zelaiak giro paregabea aurkeztu du, guztiz bete da eta neurketa osoan zehar etxeko taldea babestu du. Zaleak hauspotuta, Valdezatek baloi konprometitua atera du 53. minutuan. Levante Las Planasek bigarren zatiaren lehen minutuetan baloiaren jabetza eskuratu du eta Cabelloren taldea berdinketaren golaren bila irten da. 67. minutuan, Pekek sekulako korrikaldia gauzatu du, baina ezin izan du kontraerasoa golean bilakatu. Nevadok ere antzeko aukera izan du eta Pekek, denboraldiko partidarik onenetako batean, abagune berri bat izan du, baina Dorisek bigarren gola egitea galerazio dio.

Mailari eustea jokoan duen aurkari baten aurka, abantaila minimoarekin iritsi dira lehoiak neurketaren azken txanpara. Amaiak, luzapen denboran, Linari berdinketaren gola gelditu zuen. Aukera horren ostean, ez da gehiagorako astirik izan eta Iraia Iturregiren neskek garaipena erdietsi dute.. Beste hiru puntu eta jarraian irabazitako hirugarren norgehiagoka denboraldi amaiera honetan bolada ezin hobean aurkitzen den talde zuri-gorriarentzat.