Real Sociedad VS Athletic Club 2022-8-28 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
Finalerdia

Real Sociedad3 : 1Athletic Club

Vanegas12'
Jensen53'
Eizagirre83'
Azkona58'
Laburpen bideoa
Estadioa
Berazubi
Herria
Tolosa
Data
28/08/2022
Ordua
16:00
Data eta ordua
2022-8-28 - 16:00

Athletic Clubek Realaren aurka galdu du Tolosan

3-1 amaitu da Berazubin jokatutako EH Kopako finalerdia eta lehoiek denboraldiaurre honetako bolada ona hautsi dute

2022ko abu. 28a

EH Kopako hamabi edizioetan lehen aldiz, Athletic Clubek ez du finalean parte hartuko. Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak 3-1 galdu zuen Tolosan Realaren aurka. Berazubiko harmailak beteta egon ziren eta, nahiz eta beroa handia zen, derbi arratsalde eder batez gozatu izan zen.

Donostiarrek lehenengo kolpea eman zuten Vanegasen golarekin, partidako 11. minutuan. Kolonbiarrak area barruan jasotako aldaratze bat aprobetxatu zuen eta lurretik markagailua irekitzea lortu zuen. 17. minutuan Jensenek bigarren gola sartzeko aukera izan zuen, baina Quiñonesek baloia kornerrera bidali zuen. Tolosako tenperatura altuaren ondorioz, partidak erritmo gutxi zuen eta zuri-gorriei baloiaren jabetza falta zitzaien. Oihanek lehenengo eta Azkonak gero lehia berdintzeko abaguneak izan zituzten, baina norgehiagoka atsedenaldira Realaren nagusitasunarekin joan zen.

Lehen zatian gertatu zen bezala, Natalia Arroyorenak indartsuago atera ziren, eta Jensenek susperraldi azkarra baliatu zuen Quiñones gainditzeko 53. minutuan. Bost minutu geroago, Azkonak lehoiak markagailuan gertuarazi zituen Nevadok ezkerretik bidalitako erdiraketa aprobetxatuz eta 2-1ekoa sinatuz. Ceciliak hirugarren gola sartzeko aukera izan zuen ondoren. Azkonak berdinketa izan zuen bere botetan, baina aurrelariaren jaurtiketa zutoina miazkatzen irten zen. Lehia irekiagoa zegoen. Azkona, berriz ere, bakarrik gelditu zen Santanaren aurrean, baina atezainak buruz burukoan eutsi zion.

Athletic hobeto aritu zen azken txanpan, baina berdinketaren gola falta zitzaion. Nerea Eizagirrek erabakita utzi zuen derbia kontraeraso bat baliatuz 3-1ekoa jarrita. Lehoiek datorren larunbatean SD Eibarren aurka jokatuko dute, Sondikan, hirugarren eta laugarren postuak finkatzeko lehian.