Madrid CFF VS Athletic Club 2022-8-19 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Madrid CFF1 : 2Athletic Club

Gabri49'
Arana17'
35'(b.a.)
Estadioa
Anexo Santo Domingo
Herria
Alcorcón
Data
19/08/2022
Ordua
20:00
Data eta ordua
2022-8-19 - 20:00

Pisuzko garaipena denboraldiaurreko hitzordurik zorrotzenean

Athletic Clubek 1-2 hartu zuen mendean Madril CFF, txapelketako exijentziatik gertu dagoen partida lehiatuan

2022ko abu. 19a

Athleticek 1-2 gainditu zuen Madrid CFF Alcorconeko Santo Domingo Estadioaren zelai gehigarrian jokatutako partidan. Talde madrildarrak azken orduan joko-zelaiarekiko izandako aldaketaren ondoren (hasiera batean Fuenlabradako Fernando Torresen jokatzeko programatuta zegoen), zuri-gorriak ondo lehiatu ziren eta irailaren 11n hasiko den ligaren exijentzia-mailara hurbildu ziren.

Lehen zatian, kosta egin zitzaien jokalariei zelaira egokitzea. Kundananji eskuin hegaletik erasotzen hasi zen, eta Luciak bi jaurtiketa egin zituen, bat arriskutsua, Quiñonesek ondo urrundu zuena. Iturregirenak izan ziren 17. minutuan markagailua ireki zutenak. Taldeko jokaldi on baten ostean, Azkonak baloia penalti puntuan jarri eta Aranak eskuinarekin Ulloa gainditu zuen. 35. minutuan, geldikako jokaldi batean, errenta handitu egin zen zuri-gorrientzat, markagailuan 0-2koa jarri zuen Madrid CFF-k bere atean sartutako golari esker. Norgehiagokak erritmoa zuen eta lehoiak ondo moldatzen ziren jokoaren bi alderdietan.

Lehen zatia betetakoan, Madrid CFF-k laster aurkitu zuen gola partidan sartzeko. Gabik buruz gainditu zuen ate bilbotarra korner batean. Madrildarrek korner andana atera zituzten eta arriskuz beteta iritsi ziren Athleticen areara. Norgehiagoka intentsitatez igotzen ari zen eta Nevadok modu arriskutsuan botatako jaurtiketa batean Iturregirenek hirugarren gola gertu izan zuten.

Azken minutuek ez zuten intentsitatea galdu, bizitasuna behetik gora joan zen partidan zehar. Athletic Clubeko jokalariek neurketa irabaztea lortu zuten eta aurreko bost partidetan pilatutako sentsazio onei segida eman zieten. Datorren asteazkenean, asteburuko merezitako atsedenaldiaren ostean, CA Osasuna hartuko dute Lezaman.