Athletic Club - CA Osasuna

Athletic Club - CA Osasuna

Athletic Club
Athletic Club
21
CA Osasuna
CA Osasuna
  • 15' Itxaso
  • 37' Peke
  • Vilariño 85'

KokapenaLezama 5 , Lezama

Lehoiek partidarik galdu gabe jarraitzen dute denboraldiaurrean

Athletic Clubek 2-1 hartu zuen mendean Osasuna eta udako zazpigarren garaipena batu zuen hasieratik amaierara arte nagusi izan zen norgehiagokan

Athletic Clubek emaitza bolada onean jarraitzen du denboraldiaurrean, gaur arratsaldean Osasunari irabazita. Lezamako instalazioetako 5. zelaian jokatutako partidan, zuri-gorriek zelaian 1. RFEF mailako nafarrek baino maila hobea erakutsi zuten.

Lehen sentsazioak onak izan ziren Pekek eta Aranak, aukera banarekin, markagailua ireki nahian zeudelarik. 15. minutuan, Itxasok 1-0ekoa lortu zuen ezkerrez area ertzetik egindako jaurtiketa batekin. Lehoiek baloia eta partidaren kontrola zuten, eta arriskua sortzen zuten Silvia Perezen atetik gertu. Pekek, presio on baten ondoren, baloia lapurtu zuen 37.ean 2-0ekoa markagailura igoarazteko.

Bigarren zatian, Iraia Iturregik zituen lau aldaketak egin zituen. Haietako bat, Nerea Nevado, izan zen gola egiten saiatu zen lehena. Hiru erdiko atzelarirekin aritu ziren hortik aurrera. Erritmoa moteldu egin zen pixkat, eta jokalarien nekeak, akatsekin batera, neurketa hain ikusgarria izatea ekarri zuen. Vilariñok izan zuen gorritxoen abagunerik onena, baina Quiñonesek ondo deuseztatu zuen buruz burukoan. Aurrelari nafarrak, hori bai, 85. minutuan lortu zuen Kakun Mainzen taldearentzat gola trantsizio azkar baten ostean. Norgehiagokak minutu gehiago pilatzeko balio izan zuen eta zuri-gorriek igandean 16:00etan Tolosan Realaren aurka jokatuko duten partida, Euskal Herria Kopako finalerdia izango dena, dute orain helburu.