Athletic Club - SD Eibar
Euskal Herria Kopa 3. eta 4. postua

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
20
SD Eibar
SD Eibar
  • 2' Nerea Nevado
  • 58' J. Amezaga

KokapenaBasozabal , Sondika

Athleticek garaipenarekin itxi du denboraldiaurrea

Sondikan jokatutako EH Kopako kontsolazio partidan, zuri-gorriak SD Eibar baino gehiago izan ziren (2-0)

Lehoiek garaipenarekin itxi dute denboraldiaurrea, SD Eibar 2-0 mendean hartuta, Nerea Nevadoren eta Jone Amezagaren golei esker. Sondikan jokatutako partidak Athletic Club XII Euskal Herria Kopako hirugarren postuan kokatzeko balio izan zuen. Jokalari askok azken minutuak pilatu zituzten UDG Teneriferen aurkako partidari begira. Uda on baten ondoren, ez da proba gehiagorik izango Iraia Iturregirentzat.

Neurketak armaginen opari goiztiarrarekin egin zuten topo, Nerea Nevadoren gola ahalbidetu baitzuten. Noeliak ez zuen asmatu santurtziarraren jaurtiketa gelditzen, eta markagailua mugitu egin zen 2. minutuan. Zelaiko baldintzak ez ziren ikuskizunerako aproposak, baina zuri-gorriak bigarren golaren bila joaten saiatu ziren. Azkona gertu egon zen atsedenaldia baino lehen eta Valentina Moralesek egin zuen eibartarren jaurtiketa bakarra. Itxasok, lehen zatiko azken jokaldian, aukera bat izan zuen buruz egindako erremate batekin.

Bigarren zatian ere talde bizkaitarra nagusi zen eta kontraeraso on batean 2-0ekoa gertu izan zuen. Iturregirenak bertikalak izaten eta area zapaltzen saiatzen ziren. Pekek Jone Amezaga bakarrik utzi zuen lerro arteko pase batekin eta Zallako gazteak eskuinarekin definitu zuen 58. minutuan Mirallesen irteeraren aurrean. Jarraian, Pekek, beti arriskutsua area ertzean, arratsaldeko hirugarrena saihestu zuen ezker zutoinarekin topo egin zuen.

Emakumezkoen C taldeko hiru jokalariek parte hartu zuten garaipenean. Datorren astean zuri-gorriek UDG Teneriferen aurka neurtuko dituzte indarrak ligako lehen jardunaldian, oraindik punturik batu ez duten zelai batean bolada txarra amaitzeko itxaropenarekin.