Athletic Club - AS Roma
Finala
Lagunartekoa

Athletic Club - AS Roma

Athletic Club
Athletic Club
12
AS Roma
AS Roma
  • 50' Nahikari
  • Giugliano 2' ,25'

KokapenaErnest-Wallon , Toulouse

Lehoiek AS Romaren aurka galdu dute Amos French Cup txapelketako finalean

Athleticek 2-1eko porrota jaso du Italiako txapeldunen aurka hasieratik maldan gora jarri zaion partidan

Proba gogorra izan zen Amos French Cupeko finalean lehoiek izan zutena. Zazpigarren edizioan, AS Romak altxatu zuen nazioarteko txapelketa, Athletici 2-1 irabazita. Zuri-gorrirek hobetzen joan ziren minutuak aurrera egin ahala. Zutoinagatik ez bada, lehia berdintzeagatik gertu izan ziren.

Italiarrak nagusi izan ziren hasieratik eta lehen minutuan aurretik jarri ziren Giuglianoren golaren bitartez. 25. minutuan beste behin zulatu zuen atea puntaerdiak
Zugasti saiatu zen Athletic markagailuan hurbiltzen, baina Erroma eta Bilboren artean distantzia handiegia zegoen.

Nahikarik, erromatar atzealdearen oparia aprobetxatuz, aldea murriztu zuen 50. minutuan. Giuglianok, bitartean, bere hat-trickaren bila jarraitzen zuen. Athletic baloi gehiago izaten hasi zen eta Nevadok jokaldi bikaina bukatu zuen, baina bere jaurtiketa gora joan zen. Quiñonesek, taldeari eusteko hainbat geldiketa erabakigarri egin zituen. Zuri-gorriak hazten zihoazen, eta Pinedok, 70. minutuan, beste aukera bikain bat izan zuen, David Aznarrek aulkia mugitu aurretik, hanka freskoak sartzeko. Lehoiek aurkariaren zelaian amaitu zuten eta bigarren taldeko jokalari askorekin. Horietako batek, Estefak, luzapenean zutoina jo zuen baloi geldi batean finala penaltietara bidaltzeko azken abagunea izan zuen. Lastima eta nahiz eta Athleticek azken txanpan lan hobea egin, garaikurra Erromara joan zen.
Esperientzia handia azken egun hauetan orain EH Kopan bakarrik pentsatzen ari den Athleticentzat. Asteazkenean Osasunari irabazi beharko dio irailaren 1ean Realaren aurka finala jokatzeko txartela lortzeko.