
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - RCD Espanyol
Athletic Club - RCD Espanyol


- 61' Maite Valero
KokapenaLezama 2 , Lezama
Lehoiek laugarren postua ziurtatu dute RCD Espanyol mendean hartuta
Athletic talde kataluniarra baino hobeagoa izan zen aurtengo denboraldian Lezaman jokatu zen azken norgehiagokan

Hiru puntu eta garaipena Lezaman, etxean jokatutako denboraldiko azken norgehiagokan. RCD Espanyolek, nahiz eta partida hau galdu, Liga F-ko 29. jardunaldian mailari eutsi ahal izan zion.
Ordutegi bateratua zuen jardunaldiak ezbehar baten ondorioz atzerapena izan zuen. Borketa lanak amaitzen ari zirela, harmailetan izandako mediku-intzidentzia batek behartu zuen eguneko partida guztiak beranduago hastea. Ezusteak sortutako gorabeherak gaindituta, zuri-gorriak ondo atera ziren berdegunera, defentsa ordenatuarekin, bere estiloari leial.
Jone Amezaga txilena batekin lehen gola egiten saiatu zen, baina Salvadorrek jokaldi akrobatikoa gelditu zuen. RCD Espanyoleko atezaina bikain aritu zen partida osoan zehar. Aldaratze horretan bertan Zallakoak bigarren abagune bat izan zuen, baina berriro agertu zen atezaina Athletic markagailuan aurretik jartzea ekiditeko. Daniela Agote gazteak ere aukera paregabea izan zuen, baina bere jaurtiketa gora joan zen. Talde kataluniarrak aukera bakarra izan zuen lehen zatian zehar, Cristina Baudetek egin zuen jaurtiketa eta Nanclaresek erantzun ezin hobea eman zion.
Zuri-gorriak hobeto irten ziren partidara aldageletatik igaro ondoren. Ordubetera, Ane Elexpuruk erdiraketa bikaina bidali zuen eskuinetik eta Maite Valero garaiz iritsi zen baloia sareetara bidaltzeko. Azkonak bigarrena gertu izan zuen, baina, beste behin, Salvadorrek buruz burukoan kapitainari gailendu zitzaion. Sara Ortegak ere bere abagunea izan zuen, areatik kanpo egindako jaurtiketa, baina atezain kataluinarrak ez zuen bigarren golik jaso nahi izan. Lehen zatian bezalaxe, RCD Espanyolek aukera bakarra izan zuen bigarrenean, zutoinera bidali zuen baloia eta berdinketa egiteko zorioan izan zen.
Gauzak horrela, Lezaman jokatutako denboraldiko azken norgehiagokan, Athleticek hiru puntuak eta sailkapeneko laugarren postua ziurtatu zuen, baita datorren urteko Superkoparako txartela poltsikoratu ere. Zale zuri-gorrien aurrean garaipena ostean, eta azken jardunaldian txapeldun izendatu berri den FC Barcelonaren etxean bukatuko du sasoia Athleticek.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
David Aznar

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
David Aznar

RCD Espanyol
Hamaikakoan
