
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - FC Badalona Women
Athletic Club - FC Badalona Women


KokapenaLezama 2 , Lezama
Puntu bat gehaigo urteari hasiera emateko
Athleticek, gutxiagotik gehiagora eginda, berdinketa sinatu du FC Badalona Women sendo baten aurka

Berdinketa bat 2026ari hasiera emateko eta lehen itzulia etxean ixteko. Puntuen banaketa justua izan zen ondo antolatutako FC Badalona Women taldearen aurka; jokoan alternantzia ugari izan ziren eta aurkariak pozik hartu zuen puntua. Javi Lergaren taldeak galdu gabe jarraitzen du, eta batez ere bigarren zatian markagailua ireki ahal izan zuten, nahiz eta azkenean huts-hutsean geratu. Orduak eta arratsalde desatseginak ez zuten lagundu lehen itzuliari agur esaten zion jardunaldian; itzuli horretan zurigorriek gutxiagotik gehiagora egin dute.
Aukera gutxi izan ziren lehen zatian, Lezaman euripean jokatutako neurketan. Talde katalana hobeto kokatu zen zelaian, eta presio zurigorriak ez zuen eragotzi bisitarien baloi zirkulazio ona. Eider Aranak lehenengo, eta ondoren Camposek aukera garbiago batean, Mariari luzaketa ikusgarria egitera behartu zioten; horiek izan ziren lehoientzako aukerarik onenak. Ballesterren taldeak diziplina handia erakutsi zuen, eta argi utzi zuen irabazteko xehetasunak oso fin landu beharko zirela.
Bigarren zatia oso bizia eta erritmo handikoa izan zen. Lehoiek pauso bat aurrera eman zuten eta neurketa gidatuz. Pinedoren jaurtiketa ahul batek ireki zituen bigarren zatiko aukerak, eta Nanclaresek, bere aldetik, denboraldiko geldiketa handien erakustaldia hasi zuen. Atezainak oinarekin gelditu zuen Chamarroren jarutiketa geldiketa ikusgarria batekin.
Paraguayarra ondo lotuta eduki zuen atzealde zurigorriak, nahiz eta hainbatetan arriskua eraman zuen Nanclaresen ingurura. Valerok, erdi boleaz, harmailetako ikusleak zutik jarri zituen, baina jaurtiketa gora joan zen. Lehoiak gola egitetik oso gertu zeuden eta fede handiz joan ziren hiru puntuen bila. Pinedok sarearen albora bidali zuen baloia jaurtiketa batean, eta Azkonak Mariaren eskuetara errematatu zuen partidako azken jokaldian.
Azkenean, puntuen banaketa izan zen emaitza eta ia denborarik gabe 17. jardunaldi aurreratua prestatu beharko dute. Astearte honetan bertan, 19:00etan, Athleticek Valdebebasen neurtuko ditu indarrak Real Madriden aurka.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Javier Lerga

FC Badalona Women
Hamaikakoan






















