Athletic Club - Granada CF
Jardunaldia 26
Liga F

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
12
Granada CF
Granada CF
  • 94' Elexpuru
  • Manoly 16'
  • A. Gómez 66'

KokapenaLezama 2, Lezama

Eraginkortasuna Granada CF taldearekin batu da

Azken bultzada gorabehera, Athleticek porrota jaso du andaluziarren aurka Lezaman

Athleticek 1-2 galdu zuen Lezaman topera dabilen Granada CF-ren aurka. Andaluziarrak azken lau neurketak irabazita iritsi ziren Lezamara, eta F Ligako 26. jardunaldiko hiru puntuak eskuratu zituzten ere.

Ondo hasi zen Athletic Jone Amezaga biziaren ezkerkada batekin. Laura Sanchezek bikain erantzun zion 1-0ekoa saihesteko. Ondorengo kornerrean, Bañosek buruz kanpora bidali zuen errematea. Manolyren bitartez asmatu zuen talde andaluziarrak, atzealdeko irmotasun falta aprobetxatuz eta korner baten ondoren area barruan baloi bat hartuz markagailua irekitzeko. Pinedo gol olinpikoa egiten saiatu zen eta Laura Sanchezek etxekoen gola saihestu zuen berriro. Bultzada zuri-gorriak gora egin zuen, kanpokoen golari erantzun nahian. Nanclares esku biziz agertu zen bere taldeari hegoak emateko eta atsedenaldira desabantailarik txikiena ere eramateko.

Lehoiak markagailua iraultzearen bila joan ziren eta Berroguik (Lergak bere bigarren eta azken partida bete zuen zigortuta) aldaketa laukoitza sartu zuen, Ane Azkonak buruz errematatu eta Yujubak kornerrera desbideratu ondoren. Aldaketekin batera, korner baten osteko bigarren jokaldi batean, Granadako taldeak min handia egin zuen Andrea Gomezek 0-2koa sartu zuenean 65. minutuan. Denbora asko geratzen zen aurretik eta Athleticen exijentzia ez zen murriztu. Zurigorriak, erasoan murgilduta eta Zugastirekin, azken hilabeteetan berdegunetik urrun itzuli ondoren, era guztietan saiatu ziren. Laura Sanchezek esku miresgarri bat atera zuen Elene Gurtubayren ezkerkadari. Fedearen gola Ane Elexpururen botetan iritsi zen, honek aldaratze batean etekina ateraz eta luzapen luzean punturen bat lotu zitekeela sinetsarazi zuen.

Andaluziarrek ondo ordenatuta eta ofizioz lortu zuten puntuen harrapaketa. Erreakzio zuri-gorria motz geratu zen eta Athleticek bere akatsen ondorioz galdu zuen etxean. Hurrengo jardunaldian FC Badalona bisitatuko du bere zelaian.