
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Madrid CFF
Athletic Club - Madrid CFF


- 31' S. Ortega
- 47' J. Amezaga
- 68' L. Baños
- 73' Azkona
- Sosa 26'
KokapenaLezama 2, Lezama
Pisuzko garaipena Madrid CFF taldearen aurka
Lehoiak, erasoan eraginkorrak, aise nagusitu dira talde madrildarraren aurka

Athleticek denboraldi honetan lehen aldiz neurketa bat iraultzea lortu du, eta nola gainera. Madrid CFF taldeak lehen zatian ireki du markagailua, baina Sara Ortega, Jone Amezaga, Leire Baños eta Ane Azkonaren golek garaipenaren bidea erraztu dute gerora. Zuri-gorriek sakontasuna izan dute eta kolpez kolpe aritu dira jokalari bat gutxiagorekin ordu erdi jokatu duen Sanchez Veraren taldearen aurka.
Intentsitatea eta oldarkotasuna nabarmendu dira lehen minutuetatik. Norgehiagokako lehen abagunea Sara Ortegaren oinetatik iritsi da, baina bere jaurtiketak langarekin topo egin du. Ordea, Angela Sosak ez du barkatu, eta gol olinpiko ikusgarri batekin aurreratu ditu madrildarrak. Kolpea ez da hain gogorra izan, lehoiek azkar eta ondo erreakzionatu baitute. Ulloak berdinketa izan zitekeen beste abagune bat bertan behera utzi du, baina Sara Ortegari iritsi zaio baloia eta berdinketaren sariarekin topo egin du. Banakoa markagailuan eta oraindik 45 minutu jokatzear.
Bigarren zatian, berdegunera sartu berria zen Jone Amezagak Ulloa atezainaren akatsa baliatu du 2-1ekoa ezarri eta Athletic markagailuan aurreratzeko. Abantailaren ondorioz, lehoiek hazten jarraitu dute eta Nanclaresek berdinketa saihestu duen jokaldi batean Nautnesek txartel gorria ikusi du. 2-2ko izan zitekeenetik, jokalari bat gehiagorekin jokatzera. Eta handik gutxira, kornerreko jokaldi nahasi batean, Leire Bañosek Athleticekin egiten duen estreineko gola erdietsi zuen. 3-1 eta norgehiagokak kutsu hobea hartu du Javi Largaren jokalarientzat. Lehoiak ez dira erlaxatu eta laugarren eta azken golaren saria heldu da. Azkonak izan da golegilea, bikain aprobetxatu du Ane Elexpuruk lehen zutoinean goxo utzi dion baloia. Sailkapenean gora egiteko eta taldea konfiantzaz betetzeko gariapen sendoa.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Javier Lerga

Madrid CFF
Hamaikakoan




















