
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Real Madrid
Athletic Club - Real Madrid


- 72' Nerea Nevado
- Weir 13' ,82'
- Campos 19' (b.a)
- Iris Ashley 95'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
9.958 pertsona
Real Madriden aurkako porrota borrokatua
Athleticek galdu egin du San Mamesen (1-4) 83. minutura arte Nevadok sartutako golari esker irekita izan den partidan

Athletic Clubek Real Madriden aurka galdu du San Mamesen, 1-4ko emaitzarekin. Javi Lergaren neskek eutsi egin diote Nerea Nevadok faltaz sartutako gol on bati esker. Baina 83. minutuan iritsi da kanpoko taldearen sententzia, Weirrek bere eguneko bigarren gola sinatu duenean. Markagailua, etxekoek hirutan baloia zutoinean jo dutela kontuan izanda, gehiegizkoa izan da.
Neurketa, ia 10.000 ikuslerekin eta Pekeri hasieran egindako omenaldi sentituarekin, laster jarri da oso maldan gora lehoientzat. Nanclaresek Angeldahlen jaurtiketa gogor baten ostean, Real Madrid 0-2 jarri da aurretik markagailuan 18. minuturako. Weirrek egin du lehena eta ondoren, Ane Camposek bere atean sartu du gola, Anderssonekin borrokatu zuen korner jaurtiketa batean.
Athletic nokeatua zegoela zirudien eta, hala ere, batzuetan gertatzen den bezala, konplexurik gabe joan behar izan du gora.
Gauzak horrela, abagune bikoitza izan du Athleticek. Frohmsek oinarekin Nerea Nevadoren jaurtiketa arriskutsua alderatu du eta, jarraian, Ane Azkonak buruz langaz gora bidali du baloia. Nanclaresek oinarekin atezain madrildarrak egindako ekintza bikaina imitatu du Feller boteretsuaren oldarraldi bat bertan behera uzteko eta Javi Lergaren neskek zutoinarekin topo egin dute Valeroren erremate batean.
Bigarren zatia geratzen zen neurketan sartzeko. Nevadok, hasi eta gutxira, lehen abisua eman du, eta Nanclaresek Weir gelditu ondoren, Nevadoren gola iritsi da 71. minutuan.
Lehoiek, Agote hegalean arazoak sortzen ari zela, berdinketa lor zezkaetela sinetsi dute, eta Amezagak jaurtiketa gogor batekin mehatxaua hauspotu du. Baina Weirrek ezeztatu zituen berdinketaren esperantza guztiak. Besoak jaitsi beharrean, Agotek zutoinarekin topo egin du berriro eta jokaldiaren jarraipenean, Athletic guztia Real Madriden arean zegoela, Ashleyren 1-4 iritsi da.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Javier Lerga

Real Madrid
Hamaikakoan
