Athletic Club - SD Eibar
Jardunaldia 10
Liga F

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
20
SD Eibar
SD Eibar
  • 48' Campos
  • 80' Azkona

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lehoiek denboraldiko lehen garaipena lortu dute SD Eibarren aurka

Athleticek armaginak mendean hartu ditu Lezaman eta Liga F-en garaipenarekin topatu da berriro

Eurek bakarrik dakite zenbat kostatu den eta zenbateko pisua kendu duten gaur Lezaman denboraldiko lehen garaipena lortuta. Zuri-gorriek, 10.jardunaldira garaipenik erdietsi gabe, sei berdinketekin eta antsietate zein urduritasun apur batekin iritsi dira, eta futboleko arratsalde oparo bat ospatzen bukatu dute. Lehen hiru puntuak, garaipenaren zapore ederra dastatuta.

Lehoiek, SD Eibar mendean hartu dute euriaren azpian jokatutako derbian. Ane Campos golegile gisa estreinatu da eta Ane Azkonari asistentzia eman dio. Campos eta Azkona, biak Ane deiturikoak, lehen aldiz estreinatu dira denboraldi honetan behin betiko 2-0ekoa sinatzeko.

Hala ere, derbia ez zen ondo hasi. Norgehiagokako lehen jokaldietako batean, armaginek aurrea hartu ahal izan dute Clementeren bitartez, baina Tanzaniako aurrelariaren falta adierazi du epaileak. Sustoa gorputzean jaso ostean, Javi Lergaren neskek presioa eta urduritasunak astindu behar izan dituzte hitzordu garrantzitsu batean, eta pixkanaka hazi egin dira partidan zehar.

Aurreko neurketetan baino hortz gehiago atera dute, eta Clara Pinedok gola egitetik gertu egon da gutxigatik gora joan den jaurtiketa batekin. Eunate Astralagak, Eibarren utzitako Athleticeko atezainak, bere gaitasuna erakutsi zuen lehen zatian hainbat geldiketa egin dituelarik.

Lehen zatian sustoa Athleticentzat izan bada, SD Eibarrek bigarren zatian jaso du, gol moduan kasu honetan. Ane Camposek, armagin ohiak, markagailua ireki du taldekako jokalari bikain baten ostean. Golak min egin dio aurkariari eta Athletic gehiagoren bila joan da. Agotek jaurtiketa altu batekin probatu du, baina zuri-gorriek lasaiago egon behar zutenean zehaztasun falta batzuk hasi dira.

Clement neurketa berdintzeko zorian izan da, baina, Azkonak Ane Camposen paseari esker sartutako golak sosegua eman die garaipenaren gosez zeuden lehoiei. Amezagak hirugarrena sartu zuen, baina marrazainak jokoz kanpo zegoela argudiatuta baliogabetu du gola. Lehen euskalderbia etxean geratu da eta datorren igandean lehoiek denboraldiko bigarrenari ekin beharko diot, Anoetan, Realaren aurka.