
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Deportivo Abanca - Athletic Club
Deportivo Abanca - Athletic Club


- 31' Ainhoa M.
KokapenaAbanca Riazor , A Coruña
Lehoiak trabatu egin dira Coruñan
Athleticek porrota jaso du Riazorren aurkari indartsu baten aurka

Ezin izan da. Athletic Clubek ezin du garaipena dastatu eta punturik gabe bidaitu beharko du A Coruñatik. Zuri-gorriak hobeto hasi dute partida, baina ezin izan dute lehen zatiko Ainhoa Marinen kontraerasoa irauli. Nevadok baloia langan jo du luzapenean eta azkenean taldearen esfortzuak ez du berdinketaren saria jaso Riazorren.
Ane Azkonak denboraldi honetako hasierako minutuak jokatu ditu eta kapitainak pare bat aukera izan ditu lehen zatian. Zubietak ere gertu izan du lehen gola, baina Ainhoa Marinek erdietsi norgehiagokako gol bakarra ondo gidatutako kontraeraso batean.
Galiziarrak defentsa indartu dute eta partidaren zati handi bat atzera-egite intentsiboan egon dira. Nahiz eta lehoiak jokoan fin ibili, aurrean izan duten taldea oso trinko agertu eta bikain defendatu ditu zuri-gorrien abagune guztiak. Javi Lergaren neskek, Agote eskuin hegalean zutela, ez dute errematatzailerik edo abagune argirik aurkitu. Hala ere, Sara Ortegak 72. minutuan berdinketaren gola egiteko aukera paregabea izan du, baina ez du asmatu galiziarren ate aurrean. Presaka eta Oguiza eta Sanadri aurrealdean kokatuta zirela, lehoaik etsi-etsian atearen bila joan dira. Luzapenean, Nevadok baloia langara bidali du eta Sanadrik Pereira atezainarekin egin du topo, Athletic Cluben gola eragotzi duelarik.
Larunbatean indarberritu eta Bartzelonara bidaiatu beharko da RCD Espanyolen aurka lehen garaipena lortzeko.
Hamaikakoan

Inês Pereira
Samara
Paula G.
Olaya
Monteagudo
Ainhoa M.
Raquel G.
Bárbara
Elena
Lucía M.
Barth
Ordezkoak
Yohana
Vera
Henar
Eva Dios
Lía M.
Marisa
Cavanagh
Paula Novo
Redru
Michi Apóstol
Entrenatzaileak
Fran Alonso

Deportivo Abanca
Hamaikakoan
