
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Madrid CFF - Athletic Club
Madrid CFF - Athletic Club


- Gurtubay 44'
- Agote 81'
KokapenaFernando Torres , Fuenlabrada
Garaipen sendoa Fuenlabradan urtea ligan ixteko
Athleticek 0-2 irabazi dio Madrid CFF-ri eta hirugarren garaipena jarraian lortu du

Lehoiek ez dute azeleragailutik oina altxatzen. Javi Lergaren taldeak Liga F-en abiadura konstantean jarraitzen du, Madrid CFF taldearen kontura hirugarren garaipen jarraia eskuratuta; madrildarrak, hain zuzen ere, aurreko hiru neurketak irabazita zetozen. Zuri-gorrien intentsitatea etengabea izan zen, eta madrildarrek 69. minutuan jokalari bat galdu izanak, Estherrek bigarren txartel horia ikusi zuen, garaipenaren bidea erraztu du.
Lehoiak oso ondo sartu ziren Fernando Torres zelaian, partidaren agintea eta pisua bere gain hartuta. Alba Ruizen jaurtiketa bat eta Marcettoren beste bat izan ziren etxekoen lehen abisuak. Athleticek egindako presioak Javi Aguadoren taldea ito zuen, eta Valerok aukera bikoitz batean arratsaldeko lehen gola oso gertu izan zuen. Erritmoa bizia zen eta etxekoen erantzuna Mercettoren burukada bidez iritsi zen. Nanclaresek lana izan zuen saiakera gelditzeko, baina erantzun ezin hobea eman zion. Zuri-gorrien aldetik, Agotek, ezkerrarekin, baloia Ulloaren zutoinera bidali zuen. Eta halako batean, arratsaldeko lehen gola iritsi zen. Gurtubayk, Landaluzeren erdiraketa aprobetxatuz, atezaina aurreratuta ikusi zuen eta ia angelurik gabe, atezaina gainditu zuen. Gol ikaragarria, Lehen Mailan sartzen duen lehenengoa, aurreko jardunaldian debuta egin ondoren. Deustuko jokalariaren gola atsedenaldira heltzeko zorian iritsi zen.
Lehoiak ez ziren horrekin konformatu, eta neurketari intentsitate handia ematen jarraitu zuten. 69. minutuan, Estherrek bigarren txartel horia ikusi zuen eta Madrid CFF jokalari bat gutxiagorekin geratu zen. Athleticek egoera baliatzen jakin zuen. Azkonak buruz sakonean bidali zion baloia Agoteri eta honek ez zuen barkatu Ulloaren ate aurrean. Aurrelari gazteak bolada bikainean murgilduta jarraitzen du eta ligako hirugarren gola sartu du. Norgehiagoka erabakita geratu zen eta zuri-gorriek beste hiru puntu gehitu zituzten sailkapenean.
Ligak 2025ari amaiera unerik gozoenean eman dio, baina ostiralean Kopako kanporaketa jokatu beharra dago Bartzelonan, CE Europanen aurka.
Hamaikakoan

Paola
Esther
Villafañe
N. Mendoza
Hickmann
Alba Ruiz
Andonova
Hildur
Melgård
Marcetto
Martín Sosa
Ordezkoak
Belén
Bárbara
Allegra
Marina
Nautnes
Natalia
Aymerich
Zaira
Entrenatzaileak
Javier Aguado

Madrid CFF
Hamaikakoan



















