Sevilla FC - Athletic Club
Jardunaldia 19
Liga F

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
40
Athletic Club
Athletic Club
  • 13' (p.) ,54' Wifi
  • 45' Kanteh
  • 65' Raquel

KokapenaJesús Navas, Sevilla

Athleticen porrot latza Sevillan

Lehoiek, defentsan ahul, ezin izan dute talde andaluziarraren aurka punturik batu

Lehoiek ez dute ezertan asmatu eta Sevilla FC-k Athletic gainditu du F. Ligako 19. jardunaldiari dagokion partidan. Atzeko hauskortasuna, asteazkenean Kopan Atletico Madrilen aurka gertatutakoaren antzera, nabarmendu egin da partidan zehar, eta Nanclaresek, berriro hamaikakoan bere garuneko konmozioaz sendatu ostean, lau gol jaso ditu. 

Lehenengoa hamaika metrotik izan da, Wifik Valerok Eva Llamasi egindako penaltia sartu ostean. Golak mina eragin du eta lehoiak pixkanaka desegiten joan dira erritmo gutxiko lehen zati batean. Atsedenaldiaren atarian, Fatou Kantehek atzealdeko akatsa aprobetxatu eta Nanclares gainditu du. Athleticek Agoteren erremate bakar bat izan du, baina Sullastresen eskuetara joan da zuzenean. 

2-0ekoaren ostean, zuri-gorriak partidan sartzen saiatu dira, baina Lucia Moral "Wifi"-k hirugarren sartu du gol bikain batekin. Egun txarra borobiltzeko, Raquel Morcillok laugarrena sartu du nahi bezala errematatu duen erdiraketa batean. 

Lehoiek urtarrila oso zorrotza izan dute, baja garrantzitsuekin, eta orain talde lana eta atzeko sendotasuna premiazkoak izango dira norabidea berriz ere gorantz bideratzeko. Horretarako aukera datorren igandean egongo da, Realaren aurka Lezaman, 12:00etan.