
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - CD Tenerife
Athletic Club - CD Tenerife


KokapenaLezama 2 , Lezama
Berdinketa ligako estreinakoan Lezaman
Athletic Clubek CD Tenerife borrokalari batekin egin du topo hainbat debut eta intentsitate handia izan duen lehen jardunaldian

Liga F-ko denboraldi ofizialaren hasierak puntu bat utzi du Athletic Clubeko kutxan. Talde zuri-gorriak CD Tenerife jaso du Lezaman, iragan ikasturtean San Mamesen denboraldia itxi zuen aurkari bera, alegia. Kanariar Uharteko taldea, oso gogorra eta bizia partida osoan zehar, gauzak oso zail jarri dizkio Javi Lergaren taldeari. Eguneko albisterik onenak, hasierako hamaikakoan irten diren Oihana Agirregomezkorta harrobiko jokalariaren eta Ane Campos fitxaketa berriaren debutak izan dira.
Lehoiak ez dira ondo zelairatu eta CD Teneriferen proposamen oldarkorra nagusitu da lehen minutuetan. Lehoaik zehaztasunik gabe hasi dira baina, minutuak aurrera joan ahala, hazten joan dira. Kanariar Uharteetako taldeak oso lerro altuekin presionatu du, eta aise bete dute arerio gogorraren papera. Aithiararen eta Ane Camposen abagune bi besterik ez dira nabarmendu lehen zatian.
Neurketari berrekin ondoren, eta abuztu goizeko berotasuna egon arren, intentsitateak gora egin zuen, eta bi taldeek buru-belarri jarraitu dute ikasturteko lehen garaipenaren bila. Vilariñok, Jone Amezagak eskuin hegaletik egindako jokaldiaren ondoren, ez du asmatu area txikian baloia sareetara bidaltzen. Nafarraren jaurtiketa langaren gainetik joan da. Geroxeago, Charlottek erantzun du aurkariarentzat, baina honek ere ez du asmatzerik izan Nanclaresen ate aurrean. Hain zuzen ere, Athleticeko atezainak gola eragotzi du 84. minutuan Charlotte berak egindako beste abagune batean. Esku erabakigarria, baloia zuzenean golera baitzijoan. Lehen jardunaldia izateko, bi taldeek intentsitate handia eta hiru puntuak eskuratzeko grin eskerga utzi dute.
Datorrenari aurre egiteko abiapuntu ona; izan ere, urrutiegi joan gabe, lehoiek hurrengo igandean San Mamesen FC Barcelona jasoko dute San Mamesen, eguerdiko 12:00etan.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Javier Lerga

CD Tenerife
Hamaikakoan
