
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Atlético de Madrid - Athletic Club
Atlético de Madrid - Athletic Club


- 86' Lauren Leal
- J. Amezaga 88'
KokapenaCentro Deportivo Alcalá de Henares , Alcalá de Henares
Ahaleginaren puntua Atleticoren aurka
Partida sendoa jokatu ondoren, azken uneetan puntu baliotsua lortu dute lehoiek Atletico Madrilen aurka

Athleticek puntu handia eskuratu du Atletico Madrilen zelaian. Irteera zaila zen, aurkariaren mailagatik eta talde koltxoneroaren dinamika bikainagatik, orain arte partida bat izan ezik guztiak irabazi baitzituen. Neurketa oso parekatua izan zen eta azken minutuetan iritsi zen bere unerik gorenera: Lauren Lealek etxekoak aurreratu zituen 86. minutuan, eta minutu bakar bat geroago, Jone Amezagak justiziaren gola sinatu zuen. Eider Aranak lehen aldiz jantzi zuen elastiko zurigorria partida ofizialean, hasierako hamaikakoan, eta oso partida txukuna egin zuen zelai zail batean.
Javi Lergaren neskentzat ez zen hasiera erraza izan, aurkariak aukera argiak sortzen hasi baitzen. Jensenek baloia langara bidali zuen eta Nanclaresek esku bikain batez urrundu zuen Medinaren zentrojaurtiketa. Minutuak aurrera joan ahala, Athletic gero eta erosoago sentitzen hasi zen eta jokoan sartzen joan zen. Nahiz eta Lola Gallardok ez zuen lan handirik izan, zuri-gorriak beti ibili ziren ate inguruan, Ane Campos aurrelari erreferentzia zela. Lergak bideo-arbitrajearen bidez penalti posible baten berrikuspena eskatu zuen, baina epaileak ez zuen ontzat eman.
Bigarren zatian, berdintasuna izan zen nagusi. Bi taldeek konbinazioak eta joko zuzenagoa tartekatu zituzten. Lehoiak oso kontzentratuta zeuden, Alcalatik emaitza positibo bat lortzeko helburuan irmo. Amaieratik hurbil, Lauren Lealek etxekoak aurreratu zituen zuri-gorrien etsipenerako. Koltxoneroen txinparta batek egindako lan bikaina zapuztuko zuela ematen zuen.
Baina Athleticek bere ausardia erakutsi zuen. Denbora gutxi geratzen bazen ere, lehoiak ez ziren kikildu eta berdinketaren bila joan ziren. Hurrengo jokaldian, Agotek eskuin hegaletik erdiratu zuen eta Jone Amezagak, buruko ukitu fin batez, Lola Gallardo gainditu zuen. Gol eta justizia Javi Lergaren taldearentzat, oraindik garaipenik ez duen arren, hazten eta sendotzen jarraitzen duen taldearentzat.
Hurrengo hitzordua berezia izango da: San Mamesen, urriaren 12an, igandean, 17:00etan, Real Madrilen aurka. Lehoiak zale athleticzaleei denboraldiko lehen garaipena eskaintzeko ilusioz daude.
Hamaikakoan

L. Gallardo
Medina
Lauren Leal
S. Lloris
Alexia
Gaby G.
J. Bartel
Fiamma
Jensen
Luany
Amaiur
Ordezkoak
P. Larqué
Xènia
Bøe Risa
Ana Vitória
Gio
Natalia
Celia
Lydia
Miñambres
Entrenatzaileak
Víctor Martín

Atlético de Madrid
Hamaikakoan
