
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Granada CF - Athletic Club
Granada CF - Athletic Club


- 45' Manoly
- Azkona 11' ,29' ,74'
- Agote 56'
- M. Zubieta 96'
KokapenaCiudad Deportiva Granada CF , Granada
Athleticek gorantz jarraitzen du Granadan garaipen handia lortuta
Javi Lergaren taldeak bere lehen garaipena lortu du etxetik kanpo, Azkonaren hat trickari eta Agoteren eta Zubietaren golei esker eta bost jardunaldi jarraian kateatu ditu puntuak batuz

Lehoiek batzen jarraitzen dute eta sailkapenean gora begira. 12. jardunaldian bere lehen garaipena lortu dute etxetik kanpo, Granada CF taldearen kontra. Dinamika positiboa berretsi da, bederatzi puntu jarraian lortuta, eta garaipen hau garrantzitsua da datorren asteko geldialdiaren aurretik.
Athletic protagonista izan zen hasieratik Kirol Hirian. Aurkariak baloia areatik gertu galtzeak lehen gol zuri-gorria ekarri zuen. Pinedok lapurreta egin zuen 10. minutuan Azkonari markagailua irekitzen uzteko. Etsita, andaluziarrek sufritu egin zuten, eta beste gol bat jaso zuten lehenago aukera argia izan arren. Azkonak, bigarren saiakeran, Laura Sanchezen gelditu eder baten ostean, bigarren gola egin zuen. Eta ondoren Granadako kapitainak gutxigatik ez zuen sartu baloia bere atean korner batean. Nahiz eta nagusi izan, Granada CFk atsedenaldiaren atarian aldea murriztea lortu zuen Manoly Baquerizoren bitartez.
Sara Ortegak min gehiago egin ahal izan zuen bigarren zatia hasi eta gutxira eta lehoiek ez zuten arazo handirik izan defentsako lerroan. Agotek erdietsi zuen hirugarren gola, aldaratze bat aprobetxatuta. Javi Lergaren neskek ez zuten erritmoa mantsotu eta Azkonak, hat tricka lortuz, geroago kanporatu zuten Jujubari aurre hartuta 1-4koa sartu zuen. Ane Camposek ez zuen asmatu Lauraren irteeran, baina bai Maite Zubietak, 13 minutu izan zituen luzapenean.
Golak eta lehen garaipenaren zaporea Lezamatik urrun. 2025eko azken txanpa hastear dago. Abendua badator, lehoiak gora begira direla eta nortasuna berreskuratzen doazen bitartean.
Hamaikakoan

Laura S.
Postigo
Alba P.
Yoli
Manoly
A. Mingueza
Miku
L. Pérez
Lauri
Clara
Keefe
Ordezkoak
Alba I.
M. Barquero
A. Gómez
Blanca
Solvoll
Jujuba
Leles
M. Zafra
Entrenatzaileak
Irene Ferreras

Granada CF
Hamaikakoan





















