FC Barcelona - Athletic Club
Jardunaldia 23
Liga F

FC Barcelona - Athletic Club

FC Barcelona
FC Barcelona
71
Athletic Club
Athletic Club
  • 11' Paralluelo
  • 15' ,58' Pina
  • 41' Carla Julià
  • 45' Sydney
  • 80' ,82' Kika
  • Agote 69'

KokapenaJohan Cruyff, Sant Joan Despí

Barça nagusi izan da Athleticen aurka

Zuri-gorriek ez dute aukerarik izan F Ligako liderraren aurka eta porrota jaso du Johan Cruyffen

FC Barcelonak garaipena lortu du F Ligako 23. jardunaldian bere zelaian, talde katalanak lehen ordu erdian bideratu zuen norgehiagokan. Porrot gogorra, laster atzean utzi beharrekoa, datorren igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko den San Mameseko partidan pentsatu behar baita.

Etxeko taldeak aurrea hartu zuen 11. minutuan Salma Parallueloren bitartez, korrikan zuri-gorrien defentsari irabazita. 2-0ekoa berehala iritsi zen, eta Javi Lergak zuzendutako taldearen animoan eragin zuen, neurketa zailtzen hasi baitzitzaien. Pinak sartu zuen eta Carla Juliàk hirugarrena. Kontraerasoan saiatu zen Athletic, baina aurkariaren areara hurbiltzean eta ez zuen azken pasea ondo erabaki. Lehen zatiaren azken txanpan, Sydneyk laugarren gola sartu zuen.

Lergak iragarri zuen bezala, partida mentalki asko eskatuko zen eta, emaitza hain txarrarekin, bigarren zatia jokatzeke zegoen. Gainera, bosgarrena iritsi zen, Claudia Pinaren bigarrena. Agotek, hori bai, ohore zuri-gorriaren gola egitea lortu zuen Cata Collek atetik ateratzean egindako huts bat aprobetxatuz. Norgehiagoka, erabakita dagoenean gertatzen den bezala, erritmoa galtzen joan zen edo hala zirudien.

Kikak binakoa egin zuen bi jokaldi oso azkarretan, 7-1ekoa markagailuan jartzeko. Elexpuru urrutitik saiatu zen, baina alferrik. Azken txistuak Athletic lasaitu zuen, katalanen botereari amore emanez. Lehoiek igandeko Atletico Madrilen aurkako partida besterik ez dute buruan (17:00etan). Katedralera itzuli partida bat bizitzeko eta Bartzelonan gertatutakoa ahazteko.