Deportivo Alavés - Athletic Club
3. eta 4. postua
Lagunartekoa

Deportivo Alavés - Athletic Club

Deportivo Alavés
Deportivo Alavés
03
Athletic Club
Athletic Club
  • Oihana 16'
  • Vilariño 42'
  • Maddi 82'

KokapenaÓscar De Marcos , Laguardia

Garaipena denboraldiko azken lagunartekoan Alavesen aurka

Athletic zailatasunik gabe gailendu zaio Arabako taldeari Guardian jokatu den EH Kopako hirugarren postua lortzeko partidan

Amaitu dira Javi Lerga tekinariaren Athleticentzako probak. El Prao Oscar de Marcos zelaian jokatu dute Leonek denboraldiaurreko azken partida. Zuri-gorriek 0-3 irabazi diote Alavesi EH Kopako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzen zituen partidan. Oihanak eta Vilariñok sartu dituzte golak lehen zatian eta Maddik bigarrenean.

Norgehiagokako lehen minutuan talde babazorroak ezustean harrapatu nahi izan du Nanclares atepean, baina atezaina azkar ibili da etxekoen gola ekiditeko. Hori bai, Athleticek berehala hartu du lagunartekoaren agintea eta Oihanak sartu du arratsaldeko lehen gola Guardian. Elgoibarko harrobiko jokalariak udako laugarren aldiz urratu ditu aurkariaren sareak lehen taldearekin diharduen denboraldiaurre honetan. Vilariño izan da bigarren golaren egilea atsedenaldia ate-joka zegoela. Aurrelariak geldikako jokaldi baten bidez asmatu du ate aurrean. Lehenengo zatian aho zapore txarra utzi duen albistea Clara Pinedoren sorbaldako lesioa izan da, min hartuta utzi behar izan du zelaia.

Bigarren zatian, lehoiak errenta handitzen saiatu dira, baina, batez ere, kontra golik ez jasotzen eta atea hutsean uzten. Sanadrik hainbat aukera izan diut, baina Maddi izan da, azken txanpan, norgehiagoka biribildu duena beste geldikako jokaldi baten aldaratzea baliatuz. Garaipenaz harago, lagunartekoak utzi duen beste albiste on bat hasierako hamaikakoan zelairatu den Maite Zubietak taldearekin jokatutako lehen minutuak izan dira.

Udako probak bukatu direlarik, datorren larunbatean lehoiek Lezaman jasoko dute Liga F 2025/26 denboraldiko estreinaldia. Abuztuaren 30ean, larunbatean, 12:00etan hasiko da eta  Athletic Club - UD Tenerife izango dira aurkariak. Has dadila txapelketa.